Datu hauek aurreikuspen optimistenak gainditu ditu eta bisitarien kopuruan %31eko gehikuntza izan da iazko edizioaren aldean.
Iñigo MarquetFicobako gerenteak hau esan du: “Bilakaera positibo hau Mendiexpo proiektua heltzearen ondorioa da batetik, eta bestetik, ekitaldi bakar batean erakusketaren, jolasaren eta hedapenaren alderdiak bateratzen duen eta publikoak gustuko duen formularena. Eskaintza hori beti izan da Mendiexporen zertasun-ezaugarri handienetako bat”.
Aurten aipamen berezia egin behar zaio Mendiexpo hitzaldien programak lortu duen arrakastari. Zehazki, alpinismoaren bi izen handiek eman dituzten hitzaldiak dira azpimarratzekoak: Kurt Diemberger austriarrak eta Juan Vallejo euskaldunak eman dituztenak, Ficobako auditorioa txikia geratu dela. Gainerako hitzaldiek ere arrakasta handia lortu dute publikoaren kopuruaren aldetik. Mendiexpo azokako hiru egun hauetan ikusi ahal izan diren proiekzioen kalitate handia nabarmentzekoa izan da.
Mendiexpoko bisitarien artean gero eta arrakastatsuagoa den beste jarduera bat MendiMarket da, mendiko eta eskiko materialaren bigarren eskuko azoka. Publikoaren aldetik lortu duen harrera ona dela-eta bultzatu egingo da proposamen hau datozen edizioetan.
Erakusketarien inguruan, hauek positiboki baloratu dute azokan izan duten parte hartzea eta haientzat azoka ohiko bezeroekin harremanetan egoteko baliagarria izateaz gain, bezero berriekin eragiketak gauzatzeko aukera ere izan dute. Era berean, Mendiexpoko bisitariaren profila nabarmendu dute; gehienak mendiko jarduerak, abenturazkoak eta eski jarduerak praktikatu ohi dituztenak izaten direlarik.
Aurten Mendiexpo urriaren 30etik azaroaren 1a bitartean izan da eta 40 erakusketari izan dira bertan, 23 standetan banatuta.
http://mendiexpo.ficoba.org
|