FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO 2010, BERRIZ DATOR MENDI-JAIA FICOBARA
 
25/10/2010 • Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak izango dira ekitaldiko saio nagusiak, eta honako hauek izango dira bertan, besteak beste: Kurt Diemberger, Alberto Zerain, Patrick Gabarrou eta Juan Vallejo. 40 erakusketari, 23 bat standetan banatuta, izango dira Mendiexpon. Igandean, burduntzi-txekorreko 1.000 otamen baino gehiago banatuko dira bisitaren artean.
 
   
handitu

Ficoba Fundazioak zazpigarren aldiz jarraian antolatu du Mendiexpo, mendiaren, eskiaren, abenturaren eta bidaien Azoka. Hitzordua aurten hiru egunekoa izango da, urriaren 30etik azaroaren 1a bitartean, eta 40 erakusketari izango da bertan, 23 standetan banatuta. Mendiexpok iazko parametro ia berberei eutsi die. Eta egitate hori positiboki baloratzen da; izan ere, Ficoba Fundazioak proposatzen duenaren antzeko azoka batzuk bertan behera uztera edo atzeratzera behartu ditu krisi ekonomikoak.

Aurtengo erakusketa-eskaintzaren barruan, berriz parte hartuko dute eski-estazioek, bai Frantzi aldeko Pirinioetakoek bai Aragoi aldekoek. Bi kasuetan, Mendiexpoko bisitariek aukera izango dute azokako standetan datorren denboraldirako forfaitak erosteko.  Honi gehitu behar zaio 2009an bezala Mendiexpon izango direla Aspen-Snowmass, Vail Resorts, Park City (Utah) eta Steamboa estazio estatubatuarrak ere.Zozketa ere berriz egingo da, eta zortedunen batek aukera izango du Coloradoko eski-pistak zuzenean ezagutzeko, zeren eta Mendiexpon 6 gaueko egonaldia zozketatuko baita Avoneko West Condominium apartamentuetan igarotzeko, Beaver Creek (Vail Resorts-Colorado-USA).

Aire zabaleko turismoak bere protagonismoa izango du Mendiexpo 2010en, bertan izango baitira aurki Nafarroako Somontano eskualdeko lehenengo kanping ekologikoko erakusketariak, edo Basquetour Turismoko Euskal Agentziakoak.Era berean, Ficobako pabiloietan autokarabana erdiberrien erakusketa zabala ere izango da.

Kalitatezko programa paraleloa

Baina ez da hor amaitzen Mendiexporen eskaintza.Azoka hau zerbaitek ezaugarritzen badu, hori da kalitate handiko jarduera paraleloen programa bat eskaintzen duela, eta horretan proiekzioak nabarmentzen dira nagusiki.Ohizko denez, mundu-mailako alpinismoko lehen mailako figurak bisitatuko dute Mendiexpo.

Aipamen berezia merezi du, Kurt Diemberger alpinista suitzarrak, bera da bizirik dagoen pertsona bakarra 8.000 metrotik gorako mendietara bi aldiz igotzen lehena. Diemberger 1957an Broad Peak eta 1960an Dhaulagiri igo zituen mendizaleetako bat da. Gero, honako hauek igo zituen: Makalu, Everest, Gasherbrum II, berriz Broad Peak eta, azkenik,  K2. Diembergerrek “0 eta 8.000 metro bitartean” proiekzioa ekarriko du Ficobaraino urriaren 31n, 18:30ean.

Alberto Zerain ere gurekin izango da; larunbatean izango da, urriaren 30ean, 18:30ean, “K2ren lilura” proiekzioarekin; mendi hori bakarrik igo zuenekoa azaltzen digu bertan. Zerain arazorik gabe iritsi zen gailurrera. Ordu batzuk geroago, elur-jauzi batek beste espedizio bateko eskalatzaileak hil zituen.

Azaroaren 1ean, astelehenean, Patrick Gabarrou-ren eta de Juan Vallejoren txanda izango da. Juan Vallejo izan berria da Pakistanen, Karakorum mendikatean, eta Broad Peakeko igoerako irudiak eta zuzen-zuzeneko informazioa ekarriko du Ficobara. Joan den uztailean Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzak espedizio historiko batean bide berri bat zabaldu zuten Broad Peakera igotzeko, euskal alpinismoak zortzimilako batean zabaltzen zuen lehena; eta Alberto Iñurrategik mendi horren hiru gailurrak jarraian eskalatzea lortu zuen.  Orain arte, soilik espedizio poloniar batek 1984an (Kukuczka eta Kurtyka) eta 1995ean espedizio japoniar batek (Hattori, Kitamura eta Todaka) zuten egina planetako hamabigarren mendirik altuenaren zeharkaldi osoa.

Bestalde, Patrick Gabarrouk kurrikulum garrantzitsua dakar berekin Mendiexpora. Garai guztietako alpinista frantziar garrantzitsuenetakotzat jotzen den honek 250 bide baino gehiago zabaldu ditu, eta hori dela-eta jendeak goi-mailako alpinismoan funtsezko pieza bezala hartzen du. Gabarrouk Mont Blanc mendiari eskainitako proiekzio bat ekarriko du Mendiexpora.

Beste zortzi hitzaldik osatuko dute azokako proiekzio-programa. Urriaren 30ean, larunbatean, Nano Cordobillak “Cocos Island-eko onena” eta “La Gomera, oasi bat ozeanoan” erakutsiko ditu. Juan Jimenezek, Baikal lakua bakarka eta bizikletaz egin zuen zeharkaldia. Silvia Vidalek Peruko Mendikate Zurian, Ipar Huascaraneko bide berri bat erakutsiko digu.

Igandean, urriaren 31n, Jean Paul Guardiaren txanda izango da; San Martin Harriko espeleologiari buruzko proiekzioa ekarriko du. Fidel Madinak Europatik egindako eski-bidaiak jorratuko ditu, eta Jose Ramon Aguirre Marronek Nepalen dagoen eta jende bizi deneko munduko goi-lautada altuena erakutsiko digu.

Astelehenean, azaroaren 1ean, Mendiexpoko proiekzio-programan parte hartuko dute Mikel Arredondok, geure bidaia antolatzen irakatsiko digu, eta Felipe Uriartek, Koluskak igo zuenekoa kontatuko digu.

Jarduera nautikoak

Iaz harrera ona izan ondoren, berriz egingo da arraunketako Mendiexpo Lehiaketa Aviron Bayonnais eta Santiagotarrak taldeen artean.  Hitzordua astelehenean da, azaroaren 1ean, 12:00etan. Lehiaketa horrek bokazio bikoitza du; batetik, Ficobaren mugaz bestaldeko konpromisoa berritzea eta, bestetik, aldi berean bisitariei jarduera berriak eskaintzea. Jarduera nautikoen eskaintza osatzeko, honako hauek ere izango dira: urpekaritzako eta piraguako hastapenak, horiek Mendiexpoko igerilekuan egingo dira; ergometro-lehiaketak (indoor arraunketa) eta piragua-irtenaldiak, horiek Santiagotarrak elkarteak antolatuta.

… Eta jarduera gehiago

Berritasunen artean, Mendiexpok, aurten, trialsim hartuko du; hots, bizikletan egiten den triala. Nahi duen orok egin ahal izango du kirol berezi hau, eta ikusle hutsak izan nahi dutenentzat, igandean, erakustaldia izango da espezialisten eskutik.

Era berean, aurten berriz ere egingo da Mendimarket bigarren eskuko materialaren azoka. Bertan, eskiez gainera, snow oholak ere izango dira. Era berean, bertan izango dira berriz ere honako hauek: rokodromoak, tirolina, zubi tibetarra, errapeleko hastapena Mendiak eta Herriaken eskutik; lehen sorospeneko ikastaroak Gurutze Gorriaren eskutik; itsasontzi-erakusketa eta, gastronomiaren atalean, jada ohizko den Mendiexpoko burduntzia. Urriaren 31ko igandean erreko dira 200 kilotik gora txahal burduntzian. Horrekin, 1.200 bat otamen aterako dira, Mendiexpoko bisitariek doan dasta ditzaten. Gainera, opari ugari zozkatuko dira, hala nola, asteburuak landetxean, Europako rokodromo handiena den Rocopoliserako sarrerak, museotarako sarrerak eta produktu gastronomikoak. Azken batean, eskaintza erakargarria profesional eta amateurrentzat, adin orotako jendearentzat eta, jakina, familientzat.

Datu praktikoak

Mendiexpok etenik gabeko ordutegian irekiko ditu ateak, bai larunbatean bai igandean, 10:00etatik 20:00etara.Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da, eta doan izango da 12 urtetik beherakoentzat.

Argibide gehiago:http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu