FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  HEMEN DA MENDIEXPOREN EDIZIO PARTE HARTZAILEENA
 
28/07/2010 • Aurten azokako edukien zehaztapenean parte hartu ahal izango du jendeak. Lehiaketa bidez aukeratuko da Mendiexpo 2010 kartela, eta 500 eurokoa izango da saria. Kurt Diemberger mendizalea, 8.000 metrotik gorako mendietara bi igoaldi egin dituen bizirik dagoen pertsona bakarra, Mendiexpon izango da. Urriaren 30etik azaroaren 1 bitarte egingo da Ficoban azoka honen zazpigarren edizioa.
 

2.0 web-ak, Internet parte hartzaileenak, eskaintzen dituen ahalmenez baliatu nahi du Mendiexpok ere, eta bere ateak zabalduko ditu publikoa bera izan dadin aurten zazpigarren edizioa ospatuko duen azoka honen edukiak zehaztuko dituena. Horretarako, inkesta bat igo da Mendiexporen web orrira, http://mendiexpo.ficoba.org,eta haren bidez internautek erabaki ahal izango dute hainbat konturen inguruan, esate baterako, azokan zein marka egotea nahi duten, hitzaldi programan zein gairi buruz mintzatzea nahi duten, edo zein hizlari ekartzea nahi duten. Mendiexpo kontzeptu berria, inolaz ere, parte hartzaileagoa, publikoak aktiboki parte hartuko baitu azokaren diseinuan.

Ikuspegi horretatik begiratuta ere, kartela aukeratzeko lehiaketa egingo da, Mendiexporen web orrian kontsulta daitezke haren oinarriak, azokaren edizio berri honen kartela aukeratzeko. 500 euroko saria izango du lehiaketak eta abuztuaren 31n bukatuko da jatorrizkoak jasotzeko epea. Era berean, Mendiexpo egitean, aurkeztu diren proposamen guztiekin erakusketa bat egitea aurreikusten da.

Berrikuntza horiez gainera, Mendiexpok, aurreko edizioetan bezalaxe, eskaintza egokia egingo die bisitariei, Azoka beraz gainera, jarduera programa oso bat eskainiko baitzaio adin guztietako jendeari. Nazioarteko mendizale handienak etorriko dira oraingoan ere.

Kurt Diemberger Mendiexpo 2010ean

Mendizale handiak hasi dira dagoeneko Mendiexporen zazpigarren ediziora etorriko direla baieztatzen. Kurt Diemberger mendizale austriarra izan da lehenengoetako bat, 8.000 metrotik gorako mendietara bi igoaldi egin dituen bizirik dagoen pertsona bakarra, hain zuzen ere. 1957. urtean Broad Peakera eta 1960. urtean Dhaulagirira igo ziren mendizaleetako bat da Diemberger. Gero, Makalu, Everest, Gasherbrum II-ra igo zen, berriro ere Broad Peak-era eta azkenik K2-ra.

Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org

                                    http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu