Ekintzailetzaren kultura bultzatzeko eta aberastasuna eta enplegua sor ditzaketen enpresa berriak sortzeko Bidasoa Bizirikek dituen helburuetan kokatzen den jarduketa honek aldi baterako sortu berriak diren edo oraindik finkatu gabe dauden enpresak hartzeko gune fisiko bat sortzea ahalbidetu du; modu honetan enpresa horiek eskura izango dituzte oinarrizko zerbitzu batzuk. Horrela, zentroak orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu enpresa heltzen eta garatzen den bitartean, baita ekintzaileei zuzendutako prestakuntza ere, eta aldi berean zentroko konpainien arteko lankidetza giroa sustatzen du.
Ficobak bost solairu jarri ditu Bidasoako Garapen Agentziaren eskura; beraz, etorkizunean “Bizirik Enpresa Gunea” esparruan egoitza duten enpresen kopurua handitu liteke.
|