FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FAKTURAZIOAN %10EKO HAZKUNTZA DUELA ITXI DU FICOBAK 2009KO EKITALDIA
 
12/04/2010 • Ficobaren beraren azoketara agertutako erakusketari-kopurua %6 hazi da, eta ekitaldi-kopuru osoa 151 izatetik 154 izatera pasa da 2009an. Okupazio-maila %70eraino heldu da; hots, 259 jarduera-egun. 102.000 bisitari izanda itxi da 2009a.
 

 

2009a, krisia gorabehera, urte ona izan da Ficobarentzat, aurrerapenak izan baititu hainbat ratiotan. Fakturazioaren ikuspegitik, 1.102.000 eurora igo da; 2009an, aldiz, 1.004.000 euro lortu ziren. Hori %10eko igoera da, batere mesedegarri ez diren testuinguru batek markatutako ekitaldi batean.

Emaitza ekonomikoen hobekuntza hau, nagusiki, Ficobaren beraren azokek (Bioterra, Mendiexpo, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka) izan duten eboluzio onean oinarritzen da.  Haiek guztiek emaitza positiboak izan dituzte, batez beste %6 hazita erakusketari-kopuruan. Horrek aukera ematen du, gainera, esateko haiek guztiak sendotu egin direla beren eremuetako erreferentziazko azoka gisa. Hori guztiaz gainera, Ficobaren beste bi jarduera-ildoek ere jokaera ona izan dute; alegia, hirugarrenek antolatutako azokek eta bilerek. Emaitza izan da Ficobak hartu dituen jarduera-kopuru osoak hazkuntza arina izan duela; 2008an 151 jarduera egin ziren, eta 2009an, berriz, 154. Hirugarrenek antolatutako jarduera-alor honetan ere, nabarmendu beharra dago horietako hitzordu zenbait sendotu egin dela, hala nola, Sport Jam azoka, Nazioarteko Txakur Lehiaketa edo Ibilgailu Klasikoen Erakusketa.

Emaitza onak eman dira azokako barrutiaren okupazio-mailan ere, %70 hazi baita; 2008an, %64 erregistratu zen.

Bisitari-kopuru osoari dagokionez, jaitsiera arina gertatu da. 2008ko ekitaldian, 112.000 bisitari erregistratu ziren; aurten, berriz, 102.000 izan dira. Kontuan hartu behar da urte bakoitietan Ficobak berezko azoka bat gutxiago egiten duela, Biurteko izaera baitauka ABLA Komunikazioa, Diseinua, Marketina eta beren Euskarrien azokak. Egia esanda, ABLAk otsailean egin du bere hirugarren edizioa, eta oso emaitza onak izan ditu: %15 hazi da erakusketari-kopurua eta kontratatutako metro karratuen kopurua.

 

 

Jarduera-mota:

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

Guztira

Azokak/erakusketak

5

11

11

12

14

12

11

76

Bilerak

20

66

74

69

88

139

143

599

Jarduera-kopurua

25

77

85

81

102

151

154

675

Bisitariak

20000

57000

72000

76000

98000

112000

102000

537000

Ondorio induzitua denboran eutsia

Iazko ekitaldian Ficobak garatutako jarduna neur liteke sortu duen negozio induzituaren zifra estimatua kontuan hartuta ere. Zifra horren onuradunak –ez ditu jasotzen enpresen arteko merkataritzako trukeak– hotelak eta ostalaritza osoa dira, eta garraio-enpresak, erosketakoak eta aisialdikoak, kontrataziokoak, standen muntaiakoak eta dekoraziokoak. Ficobari dagokionez, inguruan izan duen ondorio induzitua, azoka-sektoreak abalatutako ratioari jarraituz –alegia, lurra-kontzeptuan fakturatutako euro bakoitzeko 6tik 12 eurora bitartean sortzen dira eragin-gunean. Ratio hori kontuan hartuta, esan daiteke Ficobak 2009an 5 milioi euroko ondorio induzitua sortu zuela, zerga-ondorioa kontuan hartu gabe.

2009, berritasun nabarmenezko urtea

Ekonomia orokorrerako hamarkadetan ekitaldirik okerrenean emaitzak hobetu izanak bultzada handia eman dio gestio-ereduari, bezeroak estimatzen duelarik konfiantzazko plusa bihurtu baita. Gestio-ereduaren oinarriak dira hurbiltasuna, bezeroa orientatzea eta antolamendu-proposamen berriak eten gabe bilatzea.

Horrela, Ficobak hainbat ekimen berritzaile abian jarri ditu, eta azoka-formatuan ekarri duen aldaketak arrakasta izan du Ficoban egin berri den ABLA Komunikazioaren, Diseinuaren, Marketinaren eta bere Euskarrien Azokan.

Honako hauek izan dira, hain zuzen, berrikuntza horiek: fakturazio-sistema bisitari-kopuruaren arabera aldagarria izatea, bisitarien %100 stand guztietatik igarotzen dela bermatzen duen zirkuitu itxia diseinatzea eta azokako pabiloietan bertan i-gune izeneko gune bat sortzea; gune horrek azokako hitzaldiak hartu ditu, eta bestalde, bere lana ekintzailetzan eta berrikuntzan garatzen duten instituzioen eta eragileen gunea ere bada. Azken batean, berritasun-bateria bat; eta horren sorrera Ficobaren kontzepzioan dago, alegia, azokak egitetik harago joan, eta bezeroei laguntzen dien zerbitzu-enpresa bat bihurtu.

Ficoba eta negozioetako turismoa

Bestalde, Ficobak lanean jarraitzen du negozioetako turismoaren merkatuan jarrera hartzeko, eta balio erantsiko beste zerbitzu batzuk gehitzen saiatzen da, daukan gune balioanitzen eskaintza zabalaz eta antolatzeko gaitasunaz gainera. Horregatik, Ficobak Ficoba, Events&Services, atera du. Ekitaldien atari bat da, ekitaldien sustatzaile profesionalentzako bereziki sortua, eta Ficobak eskaintzen dituen gune- eta zerbitzu-aukerak erakusten dizkio antolatzaileari. Atari honek zerbitzu-bokazio sendoa dauka, eta Ficobako profesionalek pilatu duten sei urte baino gehiagoko esperientziaren emaitza da, eta marketinerako tresna berri bat ere bai Ficobarentzat, eta erakusleiho berri bat Euskal Kostalderako, bereziki turismo profesionalaren alorrerako pentsatua.

2010eko egutegia*

Egun, Ficobak dagoeneko %55ko okupazio-maila berretsia dauka; hori 201 egun dira okupatuta.

 

  • III. Abla. Otsailak 3-5
  • Fito y los Fitipaldisen kontzertua. Apirilak 17
  • Gipuzkoako XXXI. Nazioarteko Txakur Erakusketa. Maiatzak 2
  • Ibilgailu Klasikoen XVI. Erakusketa. Maiatzak 8-9
  • i-kultur Jaialdia. Maiatzak 14-15
  • Toki Alai Ikastetxearen urteurrenaren jaialdia. Maiatzak 29-30
  • VII. Bioterra. Ekainak 4-6
  • Irungo Udalaren omenaldia Hirugarren Adinari. Ekainak 24
  • 2010eko udalekuak. Uztaila eta abuztua.
  • V. Sportjam, Surf eta Skate Azoka Europarra. Irailak 18-19
  • V. Nazioarteko Katu Erakusketa Urriak 24-25
  • VII. Mendiexpo. Urriak 31 - Azaroak 1
  • Atlantic Logistic Forum. Azaroak 25-26
  • Euskal Genealogiaren eta Tokiko Historiaren III. Topaketak. Azaroa
  • IV. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka. Abenduak 5-8
  • VII. Eguberrietako Haur Parkea. 2010ko abendua – 2011eko urtarrila

 * Erakustazokako pabiloietan egiten diren ekitaldiak jasotzen ditu egutegiak

 

 

 

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu