|
Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak ekologiarekin lotutako gaietan adituenak direnetako batzukazokaraekartzekotradizioari eusten jarraitzen du. Aurten hizlari izarretako bat Francisco Varatojo izango da, Portugalgo Makrobiotika Institutuaren sortzailea eta bertako zuzendaria. Makrobiotikan aditu kualifikatu hau makrobiotikaren printzipioak medikuntza naturalera eta arazo sozialen konponbidera aplikatu dituelako nabarmendu da bereziki.
Michio Kushiren dizipulua da, alegia, medikuntza makrobiotikoan mundu mailako aditurik handiena eta Medikuntza Alternatibo Naturalean sona handiena dutenetako batena. Varatojok liburu asko eta asko ditu osasunaren inguruan, eta CD’ak eta bideoak ere bai. "Deliciosas Recetas Macrobióticas" liburua idatzi zuen beste batekin batera eta ohizko kolaboratzailea da aldizkari, egunkari eta TBko programetan; gaur egun "Sol" egunkariko kronistetako bat da, eta gainera klaseak eta hitzaldiak ematen ditu Europako herrialderik garrantzitsuenetan eta Estatu Batuetan.
Makrobiotika edo luzaro bizitzeko dieta ikusminik handien sortu dutenetako bat da azken hamarkada honetan. Zenbait ikerketaren arabera orokorrean osasuna hobetzen laguntzen du, bai eta gaitz ugari prebenitzen ere. Bere xede nagusia kemena handitzea eta organismoa garbitzea da. Elikadura bitarteko terapeutiko bezala erabiltzen da, “jaten duguna gara” dioen oinarritik abiatuta.
Baina makrobiotika, Francisco Varatojok berak ere uste duen bezala, elikatzeko modu bat baino askoz gehiago da. Bere ustez, elikagaiak ez dira gorputzari eusteko soilik; aitzitik, eragina izan dezakete gure pentsatzeko moduan ere. Hartara, elikadura mota batek pertsona lehiakor, materialista edo oldarkorragoak sor litzake; beste batek, berriz, gizabanako baketsuagoak eta espiritualagoak, batik bat elikatzeko teknika hauek belaunaldietan zehar mantentzen badira. Horregatik, makrobiotikaren jarraitzaileen ustez, horrelako dieta batek adimen lasaiagoa eta bareagoa garatzeko ahalmena izan dezake eta, ondorioz, gizarte-arazoen konponbiderako beste tresna bat bilakatu daiteke.
http://bioterra.ficoba.org
|