|
Dagoeneko abian dago Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren edizio berria. Aurreko urteetan bezala, Bioterrak erakusketa-jarduera, dibulgaziozkoa eta ludikoa partekatzea proposatzen du, helburua delarik gai eta zerbitzu ekologikoen eskaintza gero eta handiagoa dela erakustea, eta jarduera paraleloen bidez bultzatzea, ekologikoaren dibulgazioa bizitzako filosofia gisa.
Baina azokaren zazpigarren edizio honetan ere berritasun batzuk izango dira. Garrantzitsuenetako bat izango da Geobat gunea sortzea. Gune horrekin, azokaren lehen ediziotik beti presente izan diren bioeraikuntzaren eta energia berriztagarrien sektoreei bultzada emateaz gain, ageriago egon daitezen espero da. Geobat gunean erakusketariek soluzio profesionalak ezagutzera emango dituzte eraikuntza osasuntsua eta ingurumenarekin begirunezkoa izan dadin; instalazio bereziak, ingurumenean sor litekeen eragina ahalik eta txikiena izan dadin, energia naturalak hobeto aprobetxatuz, eta ekonomia berdearen esparruan lan egiten duten ingeniaritzek, aholkularitzek eta zerbitzu-enpresek ere beraientzako gunea edukiko dute.
Geobat gunea sortzeak erakusketa espazioa handitzea ere badakar, eta aurten erakustazokaren hiru pabiloiak hartuko ditu azokak. Modu honetan, 1. pabiloian Geobat kokatuko da, 2. pabiloian Bioterra —era zorrotzean izaera ekologikoa egiaztatzen duten erakusketariak—, eta 3. pabiloian, Naturall, Osasunaren eta Ongizatearen Gunea, zeinetan ordezkatuta egongo baitira osasunerako, ongizaterako eta habitat arduratsua sustatzeko proposamenak ekarriko dituzten beste sektore batzuk.
i-gune bat ere Bioterran
Otsailean, hitzaldi-programa Ficobako Auditoriotik erakustazokara lekualdatuta, Ficoban egindako ABLA azokak izandako arrakastaren ondoren, esperientzia Bioterran errepikatzea erabaki da; modu horretan, Bioterraren dibulgazio-hitzaldiak emango diren i-gune bat sortuko da 1. pabiloian.
http://bioterra.ficoba.org
|