FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ORAINDIK HILABETE BAT FALTA DELA, ERAKUSKETARIEN ETA METRO KOADROEN KOPURUARI DAGOKIONEZ AURREKO EDIZIOETAKO DATUEN GAINETIK DAGO ABLA
 
14/01/2010 • Giltza eskura” erako stand modularren eskaintzarekin komertzializatzea irekia eduki ahal izango da azoka aurreko egunetara arte. Bic Berrilan, Bidasoa Activa, Innobasque eta SPRI bertan izango dira, i-gune espazioan hain zuzen. Maila nazionalean zein nazioarteko mailan, komunikazioan gailendutako aditu batzuek osatuko dute ABLAren programa.
 

ABLA 2010 Komunikazioaren, Marketinaren, Diseinuaren eta Euskarrien azokaren komertzializazioa azken txanpan dago eta emaitza onak lortu ditu. Gaur egun 26 erakusketarik baieztatu dute beren presentzia; 2008an egin den azken edizioaren kopurua baino handiagoa da kopuru hori. Joera hori kontratatutako metro koadroetan ere islatu da. Datu hauek oraindik ere hazi ahal dira zeren eta edizio honetan, erakusketariek azalera desberdinetako “giltza eskura” erako stand modularrak kontratatu ahalko dituzte, stand horiei esker era nabarmenean erraztuko dira standa prestatzeko eta diseinatzeko lanak. Filosofia hori “erakustea erraza da ABLAn” hitzekin laburbildu ahal da; horri esker, bertara iristeaz eta bere promozio produktuak, zerbitzuak edo elementuak jartzeaz bakarrik arduratu behar du erakusketariak. Bestalde, ABLAren komertzializazioa azoka egin aurreko egunetara arte luzatzea ahalbidetzen du berritasun horrek.

Krisiaren testuingurua gorabehera, erakusketariek era positiboan erantzun diote ABLAren hirugarren edizio honi, haietako asko eta asko azokan eskaintzen diren formatu berriek animatuta. Haien artean, fakturazio aldakorra; haren bitartez, Ficoba erakusketariaren ondoan kokatzen da eta azokara joaten den bisitarien kopuruaren araberako fakturazioa egiteko konpromisoa hartzen du.

Bereziki oso ongi hartu den beste berritasun bat i-gune espazioa sortzea izan da. Topatzeko eta hausnarketa egiteko gune bat da, esperientziak eta hausnarketak trukatzeko foroa bilakatzeko asmoa duena; gune horretan Gipuzkoa Berritzen, Bidasoa Bizirik, SPRI, Bic Berrilan eta Innobasque elkartuko dira. Erakunde horiek guztiek berrikuntza eta ekintzailetza programak ekarriko dituzte ABLAra, baita jarduera horietarako eskuragarri diren finantzatze lerroei buruzko informazioa ere.

i-gune espazioa azokaren erdian kokatuko da, pabiloietan bertan eta, gainera, bisitariek arestian aipatutako erakundeekin eduki ahal izango dituzte bilerak; horrez gain, ABLAren programazioa osatzen dituzten hitzaldiak ere emango dira bertan.

Maila nazionaleko zein nazioarte mailako adituak elkartuko dira ABLAn
Komunikazioaren adituen presentzia izango da ABLAk dituen erakargarritasunetako bat. Haien artean, Mark Earls bertan izango dela nabarmendu behar da. Publizista izandakoa eta estrategia planifikatzaile britainiar aitortua bera, askok zalantzarik ez dute komunikazioaren “gurua” dela esatean. “From me to we” izenburuko hitzaldian Earlsek bere teoria garatuko du; alegia, haren ustez kontsumitzailearen jokabidean eragin handiagoa dauka inguruan duen jendearen portaerak marketinak eta markek baino. Marketinaren ikuspuntutik ateratzen den ondorioa da Earlsek kontsumitzaileak norbanako bakarrak bezala tratatu beharrean, talde bateko partaide bezala tratatzen dituela.

Marketineko estrategia berriez gainera, ABLAren datorren edizioan, komunikazioaren sektorerako gaurkotasuna duten gaiak jorratuko dira; hala nola, “Komunikabideen oraina eta geroa” hitzaldia, Zentihmedia-ko Eduardo Madinabeitiaren eskutik; "Publizitate-agentzia zati-zati egiten", Rowan-en oinordekoen eskutik; “Markak sortzeko eta kudeatzeko giltzarriak eta erronkak”, Summa agentziako Conrad Llorens-en eskutik; “Lanbide bat eraikitzen: diseinuaren aitzindariengandik ikasten duguna” Estudio Tau-ko Emilio Gil-en eskutik; “Marketin-plan baten garrantzia: benetako enpresa batean aplikatzearen adibidea”, Gipuzkoako Marketin Klubeko Francisco Bernabe-ren eskutik; “Produktu onak ez dira bakarrik saltzen” Kodak-eko Germán Sacristán-en eskutik; “Argazkigintza integratzearen garrantzia sektore grafikoko fluxu digitalaren barruan" eta “Krisi garaian komunikatzen segitzearen garrantzia" Joseba Etxeberriaren eskutik eta Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteak babestuta.


Informazio gehiago: http://abla.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu