|
Datu positibo horiek, gainera, erakusketako metro karratuetan ere islatzen dira, %10 hazi baita erakusketa-azalera ere. Beraz, “zubian” Ficobara etortzen diren bisitariek mota guztietako eskaintza zabala aurkituko dute Eguberrietako erosketak aurreratzeko.
Abenduero bezala, Ficoba merkataritzako azalera handia bihurtzen da, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan parte hartzera erakustazokara etortzen diren milaka bisitariak hartzeko. Ficobak bultzatzen duen gertakari jendetsuena da; 2008an, 25.000 bisitari inguru izan ziren. Aurten, aukera zabala aurkituko dute bisitariek: elikagaiak eta gastronomia, osasuna eta edergintza, dekorazioa, aisia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, eta etxeko gauzak.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren gertakaria, gainera, familian bisitatzeko bereziki egokia da. Horregatik, aurten, berriz ere, hainbat jarduera antolatu dituzte erakustazokako pabiloiak animatzeko. Larunbatean, Antoine Kmingnan eta "Konoubarana" bere dantza- eta perkusio-taldea izango dira euskal-afrikar erritmoaz girotuko dutenak. Igandean, Vai Que Moli talde brasildarraren txanda izango da, eta pabiloiak inauterietako giroaz beteko dituzte. Astelehenean, Lizarrako Gaita-joleen txanda izango da, eta, azkenik, asteartean, Patxi Aiorga eta Joseba Zabalo trikitilariak izango dira girotzeaz arduratuko direnak.
Gainera, egunero, 150 euroko baleak zozkatuko dira, azokan bertan xahutzeko, eta, jakina, bertan izango dira puzgarriak eta Nintendo wii-ren standa, gurasoek eguberrietako erosketak egiten dituzten bitartean txikienak dibertitu daitezen.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak etenik gabeko ordutegian irekiko ditu ateak; 11:00etatik 20:00etara, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da. Umeek ez dute sarrera ordaindu beharrik izango.
Informazio gehiago: http://expo.ficoba.org Web orria bisita dezazuen animatzen zaituztegu; Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren aurkezpen originala aurkituko duzue aurrealdeko orrian.
|