FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  URRIAN, JARDUEREZ JOSITAKO EGUTEGIA DAGO FICOBAN
 
16/10/2009 • Guztira, hamar ekitaldi baino gehiago egingo dira Ficoban aurtengo urrian zehar. Jarduera-egutegian hiru dira azpimaratzekoak: egun hauetan erakustazokan egiten ari den Filateliari buruzko Erakusketa Nazionala, IV. Nazioarteko Katu Erakusketa eta, jakina, urriaren 31tik azaroaren 1era arte egingo den Mendiexpo Mendiaren, Eskiaren, Abenturaren, Bidaien eta Nautikaren azoka.
  Hiru hitzordu handi hauez gain, hainbat erakundek eta elkartek ere Ficoba aukeratu dute beren ekitaldiak burutzeko. Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoak urriaren 9an, Ficoban, Eskolak berak eta Bordeleko École Nationale Supérieure d´architecture et de paysage eskolak bultzatutako kurtso baten aurkezpena egingo du.

Bidasoa bizirikek antolatua, urriaren 15ean, 18:30ean, Ficoban jardunaldi bat egingo da. Bertan, berrikuntzari eta ekintzailetzari buruzko eredu finlandiarra aurkeztuko da.

Urriaren 18an Ficoban beldurrezko zinemari buruzko tailer bat egingo da, 12 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendua. Kutxak antolatu ditu tailerrak data horietan Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea izango dela-eta.

Urriaren 18an, Bidasoa XXI Igeriketa Kluba Ficobako instalazioetan bilduko da “Klubaren Eguna” ospatzeko. Jardunaldi horretan, ohiko eta ez-ohiko batzarrak egingo dira, baita igerilarien aurkezpena eta hainbat aintzatespen-ekitaldi ere.

Gainera, Ficoban Akitania-Euskadiko Plataforma Logistikoaren beste bilkura bat egingo da, baita mugaz gaindiko patzuergoak antolatzen duen bertsolari jaialdi bat eta erakustazokan egiten diren Irungo hirugarren adinekoentzako ohiko dantzaldien beste edizio bat ere.

Ficoba udazkenez janzten da
Ekitaldi horietara joaten diren pertsona guztiak Ficobak bere fisonomia zertxobait aldatu duela konturatuko dira. Ongietorri berezia eman nahi izan dio urte-sasoi berriari, eta horretarako, pabiloietan sartzeko kristalezko galeriaren argiztapena udakenezko koloreez jantzi da. Argiztapen berria hostoek udazkena iristen denean hartzen duten koloreen degradazioan dago inspiratua, eta 20:00etatik 23:00etara ikusi ahal izango da Ficoban ekitaldi garrantzitsuak egiten diren asteetan.
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu