 |
|
 |
EXFILNA 2009 FILATELIAREN ERAKUSKETA NAZIONALA URRIAREN 6-AN INAUGURATUKO DA |
|
23/09/2009 • José Antonio Santano Irungo alkatea eta Carlos Hernández Bidasoako Elkarte Filateliko eta Numismatikoaren presidenteak Exfilna 2009 filateliaren erakusketa nazionalaren programa aurkeztu dute. Erakusketa Irunen, urriaren 6an egingo da. |
|
 |
|
Lehia izaerako txapelketa bat da. Urtero, hiri desberdinetan, herrialde osoko bildumagileak biltzen ditu. Abagune horretarako seilu-bilduma onenak aurkezten dituzte, askotan, balio handikoak eta gai zein jatorri askotarikoak.
Erakusketa hau, hori guztiaz gainera, gertaera bat izango da filateliaren eta bilduma egitearen munduan. Huts egin ez daitekeen topaketa bat da milaka zaleentzat, zeinak urtero hainbat herrialde desberdinetatik etortzen baitira (nagusiki, Espainiatik, Frantziatik eta Portugaletik) palmares handiko bildumagileek aurkezten dituzten azken lanak eta bildumak ezagutzeko.
EXFILNA 2009 azokaren 47. edizioa Ficoban inauguratuko da (1 eta 2 Pabiloiak), urriaren 6an eta publiko orokorrak ere bisitatu ahalko du 150 erakusketarien bitartez ikusiko diren bildumez gain (176 parte-hartzailerekin). Aurkeztuko diren bildumetan maila nazionaleko onenak present izango dira eta bertan erakutsiko diren gaiak askotarikoak izango dira: filatelia tradizionala, tokiko postaren historia, filatelia tematikoa, literatura filatelikoa... Stand komertzialak ere izango dira, hala nola, Real Casa de la Monedarena eta Correosena ere bai. Erakusketa egunetan gaiarekin lotutako beste jarduera batzuk ere izango dira, esate baterako denboraldi baterako posta-bulego bat irekiko da. Erakusketa 10etatik 20ra bitarte irekita egongo da.
“Irunentzat berri on bat da zalantzarik gabe Exfilma bertan egitea, mundu osoko filatelia zaleen begiak, asko dira gainera, gure hirian egongo baitira jarrita egun horietan” adierazi du José Antonio Santano alkateak. “Ficoba agertokirik bikainena izango da erakusketarako eta egingo diren jarduera paralelo guztietarako, eta uste dut, beste hiriek duten kokapena baino, Irun hiriak duen kokapena bereziki interesgarria izan daitekeela bidumagile eta zale frantsesak erakartzeko”.
Programa askotarikoa
Aurkezpenean Juanma Santamaría, Esteban Landart eta Santiago Garrido elkarte bidasoarraren kideak izan dira. Aurkeztu duten programaren barruan hauek sartzen dira: seilu baten aurkezpena; 2,47 euroko frankeatze balioko oroitzapenezko bloke orria, zeinak, aldi berean, Pirinioetako Bake Akordiaren 350. urtemuga oroitzen baitu; 8 seilu pertsonalizatuen edizioa eta filateliari buruzko hainbat libururen aurkezpena. Exfilnaren inaugurazioa urriaren 6an, asteartean izango da 12:30etik aurrera Ficoban, Oroitzapenezko Bloke Orriaren eta “EXFILNA-2009” zigilu-marka bereziaren aurkezpen ofiziala egin ondoren (12:00etan).
Ficoban egun hauetan egingo diren ekitaldiei buruzko prentsaurrekoan, 1840an seiluak asmatu zuen Rowland Hillen esaldi hau aipatu dute: “seiluek eskutitzak igortzeko eta jasotzeko aukera emateaz gain, beraiek sortuko zuten munduak ezagutuko zuen bildumagintza era unibertsalena eta ugariena: filatelia, zeinak aurreikusi gabeko onura handiak utziko zizkien nazio guztiei eta, agian proportzionalki neurri handiagoan, herrialde txikiei”.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |