FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FAKTURAZIO ALDAGARRIA, BISITARIEN ZIRKUITU HERMETIKOA ETA I-GUNE ZONA DIRA ABLAREN 3. EDIZIOAREN BERRITASUNAK
 
07/08/2009 • Dagoeneko Ficoba hasi da lanean Ablaren 3. edizioan, Komunikazioaren, Marketinaren, Diseinuaren eta Euskarrien Jardunaldi-azokan. Bi ediziotan soilik finkatu egin da azoka eta Estatu osoan da ezaguna eta aintzat hartua.
 

Ablak bere bokazio bikoitza mantentzen du, alegia enpresa-munduan komunikazioaren kultura sustatzea eta, aldi berean, foro bihurtzea profesionalek gogoeta eta eztabaida egin dezaten sektorearen geroaz eta komunikazio-proposamen onenez, horiek azkeneko kontsumitzaileari helarazteko helburuarekin. Baina hainbat berritasun ere izango dira bertan. 2010eko Ablaren edizioan Ficobak bultzatzen duen azoka profesionalaren formatu berri bat abiaraziko da, erakusketari eta bisitari berriak erakartzeko formula gisa. Formatu berri honek hiru ardatzetan zehazten da: fakturazio aldagarrian, bisitarien zirkuitu hermetikoan eta i-gune zonan.

Azokaren estrategia berria Abla 2010 azokan gauzatuko da. Erakusketariaren ondoan kokatzeko eta arriskuak berarekin partekatzeko bokazioa dauka azokak. Handik sortzen da fakturazio aldagarriaren konpromisoa. Azokan erakartzen dituen bisitarien kopuruaren arabera fakturatuko die Ficobak erakusketariei.

Komunikazioaren eta marketinaren munduko erakusketarien parte-hartzea animatzeko, Ficobak bisitarientzako zirkuitu hermetikoa abian jarri du Abla azokarako. Ideia standen kokapena berriro diseinatzea da baita haien artean egiten den ibilbidea ere; modu horretan, erakusketariei segurtatu ahalko zaie bisitari guztiak pasatzea beren standetik. Era berean, eta erakusketarien parte-hartzea errazteko asmoz, Ficobak “giltza eskura” duten azalera desberdinetako stand modularrak eskaintzen dizkie, horiek iritsi eta produktuak beren tokietan jarri besterik egin behar ez dutelarik.

Azkenik, Ficobak azoken ahalmena ahalik eta gehien bultzatu nahi ditu negozio harremanak eta aukerak sor daitezen. Horretarako, azokaren erdialdean kokatuko den espazio bat sortuko da erakusketa-pabiloietan. Espazio horretan hauek guztiak bilduko dira: hitzaldi-aretoak, kafetegia edo taberna, eta hainbat mahai ekintzailetzaren eremuan, enpresetan IKT Informazio eta Komunikazio Teknologien ezarpenean lan egiten duten erakundeentzat eta enpresentzat. Guneak etengabeko jarduera izango du eta berezko hitzaldiak emango dira azokaren programaren barruan; horiez gain, berrikuntzarekin lotutako agenteen aurkezpenak, erakusketarien aurkezpenak, ekintzaileen eta beste batzuen aurkezpenak ere egingo dira.

Azken batean, hiru ekimen berri horiekin Ficobak arriskua bere gain hartuko du erakusketariekin batera, eta ekitaldiaren emaitzarekiko konpromisoa hartuko du.

Argibide gehiago: http://abla.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu