FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPOK ETA ATUDEM-EK, ESPAINIAKO ESKI ETA MENDI ESTAZIOEN TURISMO ELKARTEAK, HIRU URTERAKO HITZARMENA SINATU DUTE
 
17/06/2009 • ). Mendiexporen hurrengo ediziora joaten diren bisitariek hara zer eskaintza aurkituko duten Ficoban: eski alpetarreko 28 estazio, eski nordikoko 5 estazio eta indoor estazio 1; alegia, Atudem —Espainiako Eski eta Mendi Estazioen Turismo Elkartea— osatzen duten estazioen proposamenak.
 

Atudemekin lortutako akordioa oso esanguratsua da Mendiexporentzako; izan ere, azoka horrek publikoaren eta erakusketarien aldetik babes handia baitauka, eta hazitzen segitzeko bokazioa du ipar alde guztian Mendiaren, Eskiaren, Abenturaren, Bidaien eta Nautikaren erreferentzia-azoka gisa errotu nahian. Zalantzarik gabe, Atudemekin lortu den hitzarmen honen bidez handitu egingo dira Mendiexpo sustatzeko ekintzak eta azoka ikusgarriago egitea lortuko da, batez ere eskiaren profesionalen zein zaleen artean.

Aldi berean, Atudem bertan izateak bermatu egiten die Mendiexpoko bisitariei eskiari eskainitako erakusgune bat izango dutela, kalitateari eta bolumenari dagokionez Madrilgo Ifeman egiten den Eski eta Mendi azokan aurkitu litekeenarekin alderatu litekeena soil-soilik. Eskaintza hau, gainera, handitu ere egin liteke kontuan hartuta beste leku batzuetako estazioak —esate baterako Frantziako Pirinioetakoak, Alpeetakoak edo Andorrakoak— sinergia bila joan ohi direla Atudem egoten den azoketara. Hori guztia kontuan harturik, esan daiteke Mendiexporen hurrengo edizioa osatuena izango dela erakusgai izango duen eskaintzari dagokionez.

Mendiexpok aurten egingo du bere seigarren edizioa, eta aurreko edizioetan publikoaren eta erakusketarien aldetik hain emaitza onak ekarri dizkion mendiarekin eta eskiariekin lotutako nortasun-ezaugarriei eutsiko die edizio honetan ere. Aurreko bost edizioetan, Mendiexpok 40.916 bisitarien eta 252 erakusketarien interesa sortu zuen.

Argibide gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org



 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu