FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EKINTZAILE EKOLOGISTA DEN ETA NOBEL SARI ALTERNATIBOA JASO ZUEN VANDANA SHIVAK PARTE HARTUKO DU BIOTERRA 2009-AN
 
24/04/2009 • Nazioarteko mailan, Vandana Shiva pertsonaia ezagunenetako bat da ingurumenaren defentsan. Bioterraren aurtengo edizioan parte hartuko du eta "Demokrazia lurrean” izenburuko hitzaldia emango du. Bioterra Azoka ekologikoaren markoan antolatu den hitzaldi-programa zabalaren protagonista ezagunenetako bat izango da Vandana Shiva. Aurten azokaren seigarren edizioa izango da.
 

Emakume polifazetikoa da Vandana Shiva. Himalaiaren magalean kokatua dagoen Dehra Dun hirikoa da. Doktorea da zientzia fisikoetan (1978); nazioarteko mailan, oso prestigio handiko ekologista, feminista eta filosofoa da. Globalizazioaren eredu neoliberalaren aurka eta herrien eskubideen alde aktiboki lan egiten du. Research Foundation for Science fundazioko zuzendaria da, Technology and Natural Resource Policy-ko partaidea eta The Ecologist aldizkariko editore elkartua izateaz gain, Indian National Environmental Councileko partaidea ere bada. Gainera, entsegu asko egin ditu Vandana Shivak; bere obren artean hauek nabarmentzen dira: Monocultures of the Mind (1993) Abrazar la vida: mujer, ecología y desarrollo (1995); Ecofeminismo: teoría, crítica y perspectivas (1997); La praxis del ecofeminismo: biotecnología, consumo, reproducción (1998); Biopiratería: el saqueo de la naturaleza y del conocimiento (1999); ¿Proteger o expoliar?: los derechos de propiedad intelectual (2003).
Gandhiren indarkeria ezaren oinarrien jarraitzaile tinkoa den Vandana Shiva Navdayaren fundatzailea da. Navdaya bizitzeko behar diren bitartekoen dibertsitatea eta integritatea babesteko gizarte mugimendua da, haziei garrantzi berezia emanez, eta Indian 5 milioi nekazari mobilizatzeko gai izan zen GAT Merkataritza Tarifen Batasun Orokorraren aurka.
Bioterrak kultura ingurumenaren alde hedatzeko duen bokazioan kokatzen da Vandana Shivaren presentzia. Helburu hori hainbat ekimenen bidez gauzatzen du Bioterrak; ekimen horien artean, jarduera paraleloez osatutako programaren prestaketa aipatu ahal da. Modu horretan, erantzuna eman nahi zaio gero eta handiagoa den kontsumitzaile sektore bati, zeina garapen iraunkorrari buruz interesatuta egoteaz gain, askotan horren alde egiten baitu.
Vandana Shivak Bioterran emango duen hitzaldia Ficobako Auditorioan izango da ekainaren 6an, larunbatean, 17.30etan.
Bioterra 2009 Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokarekin batera eta paraleloki, Naturall Osasun eta Ongizate Espazioa irekiko da ekainaren 5etik 7ra (ostiraletik igandera), etenik egin gabe, 10:00etatik 20.00etara. Bigarren honetan hainbat sektore osagarri ordezkatuko dira eta interesgarriak irudituko zaizkie Bioterrako bisitariei. Profesionalek doan sartu ahalko dira.


http://bioterra.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu