FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUROPA OSOTIK IRITSITAKO 900 TXAKURREK BAINO GEHIAGOK PARTE HARTUKO DUTE GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO TXAKUR ERAKUSKETAREN 30. EDIZIOAN
 
22/04/2009 • Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketaren hogeita hamargarren edizioa egingo da datorren igandean, apirilaren 26an, Ficoban, erakusketak txakur-kopuruan errekorra hautsiko duelarik.
  Gainera, ezaugarri horiek dituen nazioartekoagoa den Estatu osoko ekitaldia izango da berriro ere. Aurten erakustazokara iritsiko diren txakurrak oso herrialde desberdinetakoak izango dira, Alemaniakoak, Belgikakoak, Holandakoak, Portugalekoak eta Suitzakoak. Edizio honetan ere Frantziatik etorriko diren txakurren parte hartzea nabarmenduko da; guztien artean, 250 txakur izango direlarik aurkeztuko direnak. Nazioarteko partaideez osatutako epaimahaiaren parte hartzearekin indartuko da nazioarteko izaera hori; bertan, Austriako, Espainiako, Estoniako, Holandako, Italiako, Norvegiako eta Suitzako epaileek parte hartuko dute eta.

Nazioarteko Txakur Erakusketa hau, zalantzarik gabe, maila nazionaleko eta nazioarteko mailako lehiaketa garrantzitsua izango da txakur-hazle profesionalentzat eta parte hartuko duten txakurrentzat. Baina, bestalde, familia osoarentzako ekitaldi bat ere izango da, zale hutsek eta txakurzaleek disfrutatzeko primerako aukera izan dezaten maila goreneko aleak ikusten, eta, zenbait kasutan ere, batere ohikoak ez diren eta gure kaleetan nekez ikusi ahal diren txakur batzuk ikus ditzaten.

Horien guztien artean, arraza bakoitzaren ale onenak aukeratuko dira 09:30ean hasiko den eta 19:00etan amaituko den lehiaketan. Finaletan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera egingo dira, arraza bakoitzeko zakurrik onenak Ohorezko Ring-era pasako dira eta lehian arituko dira, lehenik, taldeko onena izateko, eta hautatutako hamar horiek Erakusketako Txakurrik Onenaren titulurako lehiatuko dira eta Errege kopa irabaziko dute. Talde hauen artean, berezi batzuk sartzen dira; haien artean, Euskal Artzain Txakurra, Boxerra, Leon Bergerra eta Setter klasikoak. Kasu honetan eta talde berezi horien artean, nagusitzen den arraza Leon Berger arraza da, 40 alerekin.

Txakur-hazleentzako interes bereziko beste bi sari emango dira Erakusketaren barnean. Bata CAC (Certificado de Aptitud al Campeonato de España) Espainiako Lehiaketarako Gaitasun Agiria da, eta, bestea, CACIB (Certificado de Aptitud Internacional) Nazioarte mailako Gaitasun Agiria.

Lehiaketaz aparte, Ficobara hurbiltzen den publikoak Bouvier de Bernois txakurrek tiratzen dituzten orgatxoen desfile bitxia ikusteko aukera izango du (arraza hori hasiera batean zaintza txakur gisa erabiltzen zen, baita idi txakur eta tiratzeko txakur gisa ere Berna eskualdeko etxaldeetan, baina gaur egun txakur familiarra eta lan askotarako txakurra da) Horrez gain, txakurren trebakuntza zibilari buruzko erakustaldi bat eta dagoeneko ohikoa den aurkezle gazteen lehiaketa ere ikusi ahalko dute bisitariek.

Publiko orokorrarentzat dago irekita Erakusketa. Sarrerak 5 euro balio du helduentzat, eta 3 euro 10 urtetik beherakoentzat.

OHAR GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa-Araudiaren arabera, LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK EZIN DIRA SARTU Erakusketaren esparruan.

Argibide gehiago:
Javier Redondo Gipuzkoako Txakurren Elkarteko presidentea
Tf.: 656 76 24 99


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu