FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ORAINDIK HIRU HILABETE FALTA DIRELA, ERAKUSKETA-TOKIAREN %65A SALDUA DU DAGOENEKO BIOTERRAK
 
13/03/2009 • Erakusketariak argi uzten ari dira, Ficobak bultzatuta, jarraian egiten ari den seigarren edizio honetan Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokari eman dioten laguntza.
 

Hori guztia krisiaren testuinguru ekonomiko batean, zeinak, momentuz behintzat, ez baitu azokan eraginik izan.

Merkaturatzearen datuen arabera, gaur egun kontratazioaren indizea 2008koa baino zertxobait altuagoa dela esan ahal da. Egun, 56 erakusketarik baieztatu dute beren presentzia Bioterran. Haietatik, %40 dira berriak; %60 ohiko erakusketariak dira. Datu horiek Bioterrak sortzen duen leialtasuna agerian uzten dute baita, aldi berean, azokak erakusketari berriak erakartzeko duen gaitasuna ere. Bioterrak Espainia iparraldeko erreferentzia-azoka bezala indartzen eta indartzen jarraitzen du bere sektorean urterik urte.

Seigarren edizio honetarako, eskaintzaren hetereogeneitatearen aldeko apustua egiten du Ficobak eta sektore askoren presentzia nabarmena izango da; besteak beste, hauek izango dira bertan: nekazaritza ekologikoko elikagaiak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak, jantzi ekologikoak, kosmetiko ekologikoak, hondakinen kudeaketa ekologikoa, ingurumenaren aldeko ekimen publikoak, argitaletxeak eta argitalpenak, garbigarriak eta etxerako produktuak, kosmetika eta higiene naturala (NaturAll), ehungintza eta osagai naturalak (NaturAll), habitat osasungarria (NaturAll) terapia naturaletarako osagarriak (NaturAll), ekoturismoa (NaturAll) eta sendabide naturalak (NaturAll). Eskaintza zabal bat da eta aurreko edizioetan bezala, bi aretotan banatuko da: Bioterran bisitariek eskaintza erabat ekologikoa aurkituko dute; Naturall Osasunaren eta Ongizatearen Espazioan, aldiz, Bioterra bisitatzen dutenentzako osagarriak eta interesgarriak diren sektoreen errepresentazioa aurkituko dute, produktu horiek ez baitute parte hartu azoka ekologiko batean, kontzeptu hori zorrozki ulertuta behintzat ez, horrelako azoketan parte hartu ahal izateko parte-hartzaileek ekarri behar baitute beren produktuen eta zerbitzuen egiaztagiri ekologikoa, eman beharreko lehen urrats gisa. Horiek horrela, Naturallen hirugarren edizioa izango da aurtengoa.

Bioterra 2009 ekainaren 5etik 7ra (ostiraletik igandera) bitartean irekiko ditu ateak, etenik egin gabe, 10:00etatik 20.00etara. Profesionalek doan sartu ahalko dira.


http://bioterra.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu