FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBA FITUR-EN
 
28/01/2009 • Fiturrera doa Ficoba. Fitur turismo-industriaren urteko hitzordu nagusia da, eta Euskadiko standean egongo da Ficoba. Turismo Basquetour Euskal Agentziak sustatzen du, eta eremu horretan Euskadik daukan eskaintza zabala erakutsiko dute.
  Eskaintzak plazerrezko turismoa ez ezik negozio-turismoa ere hartzen du. Alor horretan, hain zuzen, Ficobak alternatiba ugari eskaintzen du: hirugarrenek antolatutako azokak egiteko aukera, kongresuak, ekitaldi korporatiboak, antzerki-emanaldiak, musikakoak edo dantzakoak, produktu-aurkezpenak, jaiak, gosari eta afari handiak, erakusketak, ekitaldi instituzionalak eta politikoak edo hitzaldiak.

Azken batean, mota guztietako ekitaldiak antolatzen dituztenei instalazioen balioaniztasuna ezagutzera ematera doa Ficoba Fiturrera. Aldakortasun horrek aukera ematen du, adibidez, inguruabarren arabera, bertako pabiloiak izotz pista bihurtzeko, edo errugbi zelai, edo golfean aritzeko green edo festa-bazkaria edo 5.000 lagunentzako jai edo kontzertu bat egiteko marko egokia.


2009ko egutegia

Ficobak guztira 13 hitzordu handi hartuko ditu bertako pabiloietan 2009an. Martxoan, Ibilgailu Klasikoen beste erakusketa bat iritsiko da, eta apirilean, Ficobako ohizko beste hitzorduetako bat: XXX. Nazioarteko Txakur Erakusketa. Maiatzean, Bidasoako Enpresa Ekimen Berrien lehenengo Azoka egingo da, Bidasoa bizirikek sustatuta. Ekainerako, Bioterraren seigarren edizioa egingo dela iragartzen da, eta baita Gipuzkoako Megas Kluben Moto Elkarretaratzea ere. Uztailean eta abuztuan, Ficoba udaleku handia bihurtuko da. Hiru eta hamahiru urte bitarteko umeei zuzendutako udaleku zerbitzu hau ekainaren 29tik abuztuaren 30era egingo da, eta bi ordutegitan antolatua egongo da: goizez bakarrik (09:00etatik 13:00etara), edo goizez eta arratsaldez (09.00etatik 17:00etara). Triple Conexión enpresak antolatzen du Gabonetako Haur Parkea, eta berak kudeatuko ditu Ficobako udalekuak ere.

Urria izango 2009an jarduera gehien egingo diren hilabeteetako bat. Exfilna Filatelia Erakusketa Nazionala Ficoban egingo da; Ongi Etorriren bigarren azoka ere bai, azoka hori DV Multimediak sustatzen du; halaber, IV. Nazioarteko Katu Erakusketa, eta Mendiexpo mendiko eta eskiko beste azoka bat. Azaroan, Construcoba egitea iragartzen da. Eta abenduan, berriz, ohi denez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka eta Eurohiriaren Haur Parkea egingo dira.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu