FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  7.800 LAGUNEK PARTE HARTU DUTE MENDIEXPOREN BOSGARREN EDIZIOAN
 
29/10/2008 • ). 7.800 bisitari, 31 erakusketari eta 1.300 m2-ko erakusketa-azalera. Horiek izan dira 2008ko Mendiexporen zifra handiak. Azokak bere parametro guztiak hobetu ditu bosgarren edizio honetan. 2007an baino bisitari gehiago izan da, %7 hazi da, nahiz eta azokak egun bat gutxiago izan duen.
 
   
handitu

Stand-kopuruaren aldetik, 2007an 20 izan ziren, eta 2008an, berriz, 31. Eta azkenik, erakusketa-azalera 300 m2 gehiago izan da. Balantze bikain honek Gipuzkoako mendi-azoka dekanoa sasoi onean dagoela berresten du.

Igandean bildu ziren bisitari gehien, 4.000 lagun. Parte-hartze handiena izan duten jardueren artean, kirol nautiko eta akuatikoekin zerikusia izan duten proposamen berriak daude, Urexpo aretoaren markoan lehen aldiz egin baitira Mendiexporen paraleloan. Haien artean, Ficobako kanpoaldeko erakusketa-gunean jarritako igerilekuan egin diren jarduerak nabarmendu dira. Haietan, bisitariek aukera izan dute urpekaritzan hasteko eta piraguismoko hainbat teknika ikasteko. Horrez gainera, ohiz bezala jendeak ondo erantzun die Mendiexpon parte hartu duten mendizale ospetsuen proiekzio eta hitzaldiei. Era berean, esan beharra dago jendeak harrera ona egin diola “burduntzi”aren ospakizunari. Guztira, ia 300 kilo txekor banatu ziren, Eusko Labeldunak, Kalitatea Fundazioak emanda.

Erakusketarien balorazioari dagokionez, nabarmendu behar da oso-oso positiboa izan dela. Haiek ere pozik agertu dira azoka bi egunetara murriztuta, aurreko edizioetako hiru egunen ordez, zeren eta bisitari kopurua ez murrizteaz gainera Mendiexpora etortzen den jende-kopurua haziz doan joera sendotu baita.

Bisitarien jatorriari dagokionez, Mendiexpok berriz berretsi du deialdi-gaitasuna daukala Gipuzkoan nahiz Gipuzkoatik kanpo. Gehienak Gipuzkoakoak izan badira ere, guztizkoaren %72, bisitari asko zenbatu dira Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik eta Iparraldetik etorritakoak ere. Gipuzkoako bisitarien banaketari dagokionez, %27 Irun eta Hondarribikoak izan dira, %35 Donostialdekoak, eta %37 lurraldeko gainerako tokietakoak.


Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org



 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu