FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO 2008, BOSGARREN URTEURRENAREN HALAKO JARDUERA PARALELOEN PROGRAMA
 
16/09/2008 • ) Mendiexpok bosgarren urteurrena ospatzen du aurten, sektoreko erreferentziazko azoketako bat bihurtuta.
 
   
handitu

Bere historia labur baina bizian, Mendiexpok bisitarien eta erakusketarien interesa eta babesa lortu ditu. Horixe agertzen du, hain zuzen, egin diren lau edizioetan 34.000 bisitarik eta 200 erakusketarik baino gehiagok parte hartu izanak. Arrazoi ugari daude babes horren atzean; horietako bat, proposamen dibulgatiboa eta ludikoa izatea, horrek bihurtzen baitu Mendiexpo hitzordu nahitaezkoa mendiko, eskiko, abenturako eta bidaietako azken esperientziak zuzen-zuzenean ezagutu nahi dituen ororentzako. Aurten, 30 jarduera baino gehiago eskainiko ditu programak.

Aurten, berriz ere, Mendiexpo bisitatzen duenak aukera izango du lurreko gailur altuenetara igotzeko, basamortuan barrena bidaiatzeko, leku gordeenak ezagutzeko edo munduari bira egiteko Ficobatik atera gabe; hori guztia, azokan parte hartu behar duten mendizaleen, abenturazaleen edo eskiatzaileen eskutik. Berritasun gisa, kirol nautiko eta akuatikoekin zerikusia duten hitzaldiak eta proiekzioak nabarmentzen dira. Izan ere, Mendiexporekin batera, Urexpo erakusketa egingo da, eta gune osagarri horretan, urpekaritza, piraguismoa, bela eta beste asko izango dira protagonista. Donostiako Urpeko Zinemaren Nazioarteko Ziklotik, bi proiekzio datoz; bata, “Asia hegoaldeko zenbait lekutako bizitza” eta bestea, “Shipadan-Borneoko koral bizitza”. Era berean, helduek nahiz 8 urtetik gorako umeek aukera izango dute piraguan ibiltzeko, Irungo Santiagotarrak elkartearen eskutik.

Hitzordua mendizale handiekin
Mendizaletasunaren munduko lehen mailako figurak etorriko dira Mendiexpora. Edurne Pasabanek –orain beste “zortzimilako” bat bere kurrikulu zabalera erantsi nahian dabil, Manaslu hain zuzen– proiekzio batekin parte hartuko du, eta haren bidez jakin ahal izango dugu nola izan zen urratsez urrats haren hamargarren "zortzimilako"aren igoera (Dhaulagiri).

Beste mendizale euskaldun handi bat, Alberto Iñurrategi, berriz etorriko da Mendiexpora. “Kamera begiradak” proiekzioarekin. Azterketa sakon bat da, eszenatoki exotikoetara doan mendizale baten ezaugarriaz eta arrakasta lortzen duen kirolariaz.

Gainera, Felipe Uriarterekin (Mendiak eta Herriak) Lenin gailurrera igoko gara (Kyrgystán); Chistophe Delachat-en eskutik eta "Itzaleko karabanak” filmaren bidez, Saint Gervais-eko erreskate-talde bateko kideen historia ezagutuko dugu eta Joxe Ramon Agirreren eskutik, Broad Peak-era igoko gara (8.047m) Pakistanen, gero parapentean jaisteko.

Mendia utzi gabe, baina elkartasun bira bat emanez, Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioak –Machulu herriari eta ingurukoei laguntzeko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko fundazioa– Pakistango leku hartan burutzen ari diren proiektuen egoera ezagutzera emango du.

Eskia, abentura, bidaiak eta beste proposamen batzuk
Eskia Euskadin sartu zeneko mendeurrenean kirol horrek izan duen bilakaera da Mendiexporen beste proposamenetako bat, eta horretaz gainera, “Yeahh love" filmaren estreinaldia izango da, bereziki snowboard maite dutenentzat. Nazioartean ospea duen Iker Fernandez snowboder donostiarrak aurkeztuko du filma.

Bidaiak nahiago dituztenentzat, Mendiexpok eskaintza zabala programatu du: basamortura bidaiatu ahal izango dugu Jose Luis Anguloren eskutik; Hego Amerikako Atlantikoa zeharkatu, Eneko Etxebarrietaren eta Miyuki Okaberen eskutik; munduari bira eman nahi diotenentzako aholku praktikoak jakin edo bizikletan zeharkaldi luzea egin Danubion zehar, zeinean bost heldu eta bi ume izan ziren.

Era berean, Mendiexporen urteko hitzorduan izango dira ohizko GPS ikastaroa, Mendiexpo ibilaldiaren bosgarren edizioa, bigarren eskuko material gogorraren azoka txikia edo rokodromo puzgarria, zubi tibetarra eta tirolina txikienentzako.

Boulderraren III. Nazioarteko Opena
Urriaren 25ean izango da Boulderraren III. Nazioarteko Opena (emakumeen eta gizonezkoen kategoriak, 16 urtetik gorakoentzako). Gertakari horretan, boulderreko eskalatzaile onenek parte hartuko dute. Beren trebezia erakusteko aukera izango dute Euskal Mendizaleen Federazioak eskalatzeko jarri dituen eta bost metrorainoko altuera duten egitura ikusgarrietan.

Azken batean, Mendiexpok programa zabala eta askotarikoa diseinatu du jarduera paraleloetan, eta helburua da bisitariari, profesionalari zein zaletuari, benetako balio erantsia eskaintzea eta, hori baitu bokazioa, mendiaren, eskiaren, abenturaren, bidaien eta kirol nautikoen jai handia bihurtzea Mendiexpo.

Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org




 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu