 |
|
 |
2.000 LAGUNENTZAKO PAELLA EKOLOGIKO BAT, BIOTERRA 2008KO PROGRAMAKO BESTE GAUZA ERAKARGARRI BAT |
|
07/05/2008 • Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, aurten, bosgarren edizioa du, eta horretarako, ekimen berriak sartzen ari da jarduera paraleloen ohizko programa zabalean. |
|
 |
|
Azken proposamenetako bat 2.000 lagunentzako paella erraldoi bat egitea da. Doan dastatu ahal izango da, horrelako azoka batean nola ez, osagai ekologikoekin egindako jaki hau.
Paella handi hori egiteko, zeina “Euskal Herriko I. Paella Ekologiko Erraldoia” izenez bataiatu baita, Bidasoaren bi aldeetako lehen mailako sukaldariak egongo dira; hala nola Martin Berasategi; Iñigo Lavado, Erakustazokako jatetxeko chefa, eta Arnaud Daguin, Michelin izar bat daukan "La Ferme Hégia” jatetxeko chefa.
Horrekin batera, erakusketa-gunea komertzializatzen jarraitzen du Ficobak. Gaur egun, azaleraren %80 dagoeneko saldua dago, eta 63 erakusketarik baieztatu dute bertan izango direla. Datu positibo horiek aurten ere baieztatu egiten dute ekologiaren sektoreari tratamendu profesional bat eskaintzeko ekitaldia bihurtzeko eta Estatu mailan erreferentziazko hitzordu gisa sendotzeko helburuarekin duela bost urte sortu zen azoka honen sendotza.
Azkeneko edizioan, 2007koan, Bioterra hazi egin zen parametro guztietan. %7 igo zen bisitari-kopurua; %12 erakusketa-azalera, eta hazi egin zen eskaintza ere, Osasun eta Ongizatearen Naturall Gunea sartuta. Bioterraren erakusketa paraleloa da Naturall, eta honako sektore hauek ordezkatzen ditu: kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa eta erremedio naturalak. Eta aurten, berriz egingo da Bioterrarekin batera.
Bioterraren V. Edizioak ekainaren 6an, ostiralarekin, irekiko ditu ateak. Inaugurazio ofizialeko buru izango dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburu, Gonzalo Saenz de Samaniego, eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko presidente, Tomas Larrañaga.
http://bioterra.ficoba.org
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |