FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  PRODUKTU EKOLOGIKOEN, BIOERAIKUNTZAREN, ENERGIA BERRIZTAGARRIEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAREN AZOKAK 5. EDIZIOA DU AURTENGOA.
 
05/03/2008 • Ekainaren 6tik 8ra, Ficoban egingo da berriz ere Bioterraren beste edizio bat. Hitzordu berezia, aurten Azoka honek bosgarren urteurrena betetzen baititu, eta Ficoban bultzatzen dituen azoka guztien dekanoa bihurtu da.
 
   
handitu

Ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dira. Hasteko, merkaturatzeko fase honetan, Bioterrak "5. urteurrenaren Pack Berezia" iragarri du, eta edizioetako batean parte hartu duen erakusketari orori erraztasun gehiago emango dizkio 2008ko Bioterran parte hartzeko.

Merkaturatzearenarekin batera, hitzaldien eta tailerren egitaraua egiten hasia dago, Bioterrako edizio guztietan beti izan den bezala, horrela erantzuten baitio Azokak bere dibulgazio-bokazioari iraunkortasunaren eta ingurumenaren alorrean. Horrela, bada, Bioterraren bosgarren edizioan, Masaru Emoto japoniar aditu ezaguna egongo da, eta hitzaldia emango du Ficoban “Uraren ezkutuko mezuak" izenburuarekin.

Hitzek, soinuek, irudiek edo sentimenduek urean duten eragina aztertzen eman du Emotok bere ibilbide profesionalaren zati handi batean. Bere azterlanen ondorioz, esan du urak, bizitzarako ezinbesteko elementua baita, gure emozioei eta pentsamenduei erantzuten diela eta gai dela gure sentimenduak sentitu eta erantzuteko. Jarraitzaile askok bat egiten du teoria horrekin, baina badira ezesten dutenak ere, zientifikoa ez dela edo hortik gutxi duela esanez.

Masaru Emoto Yokohaman jaio zen 1943an. Nazioarteko Harremanetan graduatu zen, herri horretako Unibertsitateko Giza eta Zientzien departamentuan, eta doktore diplomaduna da eta lizentziatua Medizina alternatiboan, Nazioarteko Unibertsitate Irekian.

Azoka sendotua
Bioterra duela bost urte sortu zen, eta helburua zuen ekologiaren sektoreari tratamendu profesional bat eskaintzeko ekitaldia bihurtzea eta estatu mailan erreferentziazko hitzordu gisa sendotzea. Denbora honetan, Bioterrak bere helburuetako asko lortu ditu. Zertasun ekologikoari eutsi dio, batzorde antolatzaileen bermeaz, zeina sektoreko operadore espezializatuek eta elkarteek osatzen duten. Aldi berean, 23.000 bisitari inguru erakarri ditu aurreko lau edizioetan; horietatik 6.000 inguruk Azokak bultzatzen dituen jardunaldi paraleloetan parte hartu dute.

Azkeneko edizioan, 2007koan, Bioterra hazi egin zen parametro guztietan. %7 igo zen bisitari-kopurua; %12 erakusketa-azalera, eta hazi egin zen eskaintza ere, Osasun eta Ongizatearen Naturall Gunea sartuta. Bioterraren erakusketa paraleloa da Naturall, eta honako sektore hauek ordezkatzen ditu: kosmetika eta higiene naturala, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarria, terapia naturaletarako osagarriak, ekoturismoa eta erremedio naturalak. Eta aurten, berriz egingo da Bioterrarekin batera.

http://bioterra.ficoba.org


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu