FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABLA 2008K 1.500 BISITARI PROFESIONAL BILDU DITU, ETA KOMUNIKAZIOAREN, MARKETINAREN ETA DISEINU ETA PYMEEN SEKTOREA BILTZEN DUEN HITZORDU NAGUSIEN ARTEAN KOKATU DA
 
15/02/2008 • Otsailaren 6tik 8ra bitartean, Abla 2008 egin da Ficoban, Gipuzkoako Erakustazokan. Komunikazioaren, Marketinaren, Diseinuaren eta haien Euskarrien Jardunaldi-azokaren bigarren edizioa izan da aurtengoa.
 
   
handitu

Daukan historia laburrean, Estatu osoan hitzordu ezagun eta aitortu gisa sendotu da Abla. Egia horren erakusgarri da Abla 2008n geografiako hainbat eta hainbat lekutako bisitariak etorri izana. Ficoban egiten diren azoka profesional guztiek bezala, Ablak biurteko izaera izango du hemendik aurrera, eta, beraz, hurrengo edizioa 2010ean egingo da.

Bigarren urtez jarraian, Ablako hitzaldi eta jardunaldi programak arrakasta handia izan du, eta ekitaldiko erakargarritasun nagusia bihurtu da bisitariak antzematerakoan. Proposamen guztiek, bai teknikoenek bai sormenarekin eta teknologia berriekin zerikusia dutenek, emaitza apartak eta balorazio altua izan dituzte bisitarien aldetik. Hala ere, nabarmendu beharra dago beteta zioen kartela jarri behar izan zutela hitzaldietako bitan, hain zuzen ere, “Libro de Bob”en egile César Garcíak eta Dimension agentziako presidente eta Sormeneko zuzedari Guillermo Viglionek eman zituztenekoetan.

Erakusketaren atalari dagokionez, bisitari-ratio ona lortu du Ablak (1.500), erakusketari bakoitzeko (25). Hala ere, Iñigo Market Ficobako gerenteak adierazi bezala, “hurrengo edizioetarako daukagun helburua da erakusketari-kopurua handitzeko aukera emango diguten formatuak bilatzea. Komunikazioaren, marketinaren eta diseinuaren sektoreko profesionalak erakartzea lortu du Ablak, baina ahalegin handia egiten jarraitu behar dugu enpresa txikietako eta ertainetako bisitariak antzematen, haiek balizko oso merkatu zabala eta interesgarria osatzen baitute horrelako produktu eta zerbitzuetarako”.

Ablaren lehenengo bi edizioak urtean behin egin dira, jardunaldi-azoka hauen marka sendotzeko asmoz. Eta emaitzak ikusita, lortu dugu helburu hori. Iñigo Marketen hitzetan, “Abla gertakari ezaguna eta aitortua da, eta ez gure inguru hurbilean soilik, Estatu osoan ere dagoeneko lortua baitu aitortza hori. Hala ere, ezin gara geratu geure pozean, eta hainbat erronkari aurre egin behar diogu. Esaten nuenez, gai izan behar dugu beste kontsumitzaile batzuk eta erakusketari gehiago ere erakartzeko, horietako askok oraindik errezeloak baitituzte, ziurrenik sektorean erakusketa-kulturarik ez dagoelako”.

Ficobak bultzatzen dituen azoka profesional guztiek bezala, Ablak ere biurteko izaera izango du hemendik aurrera, eta hurrengo edizioa 2010ean egingo da.


Gehiago jakiteko: http://abla.ficoba.org



 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu