 |
|
 |
EGUBERRIETAKO AZOKA: FICOBAREN PROPOSAMENA ASTEBURU LUZE HONETARAKO |
|
04/12/2007 • Abenduaren 6an irekiko ditu ateak Ficoban Eguberrietako azokaren lehen edizioak. Lau egunez Gipuzkoako Erakustazoka bere bi pabiloiak hartuko dituen merkataritza azalera handi bat bilakatuko da, bertan izango direlarik 44 erakusketari guztira. |
|
 |
|
Ficobara etortzen diren bisitariek eskaintza zabala aurkituko dute bertan. Gastronomia produktuak, moda eta osagarriak, sukalde eta etxerako tresneria, osasuna eta edergintza eta artisautza hantxe izanen dira erakusgai. Gainera, dagoeneko baieztatu dute han izango direla eskualdeko turismoko bost agentziak, beraz, Azokaren eskaintza zabala izango da turismoari eta aisialdiari dagokionez ere.
Eguberrietako Azoka jai egun hauek gabonetako euren erosketaren batzuk egiteko aprobetxatu nahi duten adin guztietako publikoari irekia dagoen ekitaldia da. Eta, batez ere, familia osoarentzako pentsatua dagoen ekitaldia da hau. Horretarako, pabiloien barrenean puzgarriak jarri dira, familiakoek posturik postu lasai-lasai bisitan dabiltzan bitartean haurrek non entretenitu izan dezaten. Haur nagusiagoek eta gazteek ere izanen dute entretenitzeko aukera; izan ere, Nintendo-set bat aurkituko dute han, eta hainbat joko probatu ahal izango dute berarekin.
Eguberrietako azoka zabalik egonen da abenduaren 6tik 9ra bitarte, 11.00etatik 19.00etara jarraian. Sarreraren prezioa: euro 1 helduentzako eta doan 12 urtez azpiko umeentzako.
Eguberrietako Azoka ere txertatzen da Ficobak berotze globalaren aurka duen helburuarekin; hori dela eta, jarduerak sortutako karbono-isurketak konpentsatuko dira. Azoka-jarduerak sortutako CO2 isurketak neurtzeko azterketa bat gauzatuko da. Isurketa horien bolumena zifra ekonomiko bihurtuko dute hainbat adituk, eta negutegi efektuko gero eta gas-produkzio handiagoari aurre egiteko proiektuetan erabiliko da, atmosferara isuritako CO2 kopuru-zati bat berriz xurgatuz.
Gehiago jakiteko: http://expo.ficoba.org
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |