FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  7.500 PERTSONAK HARTU DUTE PARTE MENDIEXPOREN LAUGARREN EDIZIOAN
 
31/10/2007 • Berriz ere publikoak bere babesa eman dio Mendiexpo, mendi, eski, abentura eta bidaien azokari, ekitaldi bakarrean erakusketa eta bere izaera dibulgatzailea eta hezitzailea uztartzen dituen, eta zeinean aisialdiari ere leku zabala egiten zaion azoka honi.
  Aurten 7.500 izan dira Ficobaraino etorri diren mendizale eta mendi-kirolzaleak. Datu hauek erakusten dute aurreko edizioaren aldean %11 igo dela bisitarien kopurua eta agerian uzten dute ekitaldi hau finkatu egin dela hasi zenez geroztik lau urteotan 34.000 pertsonaren bisita jaso baitu.

Bisitari kopuruari dagozkion datu onak ekintza paralelo guztietan izandako parte hartzean islatu dira. 3.000 pertsona baino gehiagok hartu du parte Mendiexpon programatutako hogeitik gora aktibitate horietakoren batean. Arrakasta gehien izan duten proposamenen artean haurrei eta gazteei zuzendutako proiekzioak, mendizale eta alpinista ezagunen proiekzioak—esate baterako Simone Moro edo munduko eskalada-txapeldun Patxi Usobiagarenak-, Iker Fernández snowborder olinpikoaren proiekzioa eta, nobedade bezala Ficobako pabiloietako batean jarri den izotz sintetikoko pista.

Erakusketariek oso ondo baloratu dute Mendiexpok izan duen parte hartze altua eta bereziki azokara etortzen den bisitariaren profila, gehien bat benetako mendizaleak eta mendi-kirolzaleak baitira etortzen direnak. Erakusketariek esan dutenaren arabera, publiko aditua, eta horrexegatik planteatzen zaizkien proposamenen aurrean zorrotza.

Ildo honetatik azpimarratu behar da Mendiexpon izan direla bisitari moduan mendi-kontuetan oso ezagunak diren hainbat pertsona, horien artean jadanik Mendiexporen bigarren edizioan parte hartu zuten Pou anaiak, edo gipuzkoar eskalatzaile Josune Bereciartu.

Mendiexpo 2007n 20 erakusketari baino gehiago bildu dira, 1.000 metro koadro inguruko azaleran banatuak –- Mendiexpoko edizio guztietako azalerarik handiena- eta bertan egon dira ordezkatuak hainbat sektore. Berrikuntza gisa, aurten Mendiexpok proposamen berriak sartu ditu bere eskaintzan; proposamen horiek, bidaiak eta abentura-kirolak zehazki, horrelako bidaia eta kirol-motaren kontsumitzaile diren mendizale askoren interesari erantzuteko helburuarekin sartu dira.


INFORMAZIO GEHIAGO: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu