FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  URRIAREN 26TIK 28RA FICOBAN MENDIEXPO 2007: MENDIAREKIN, ESKIAREKIN, ABENTURAREKIN ETA BIDAIEKIN HITZORDUA
 
22/10/2007 • Mendiexpok aurten bere laugarren edizioa egingo du, eta aurreko urteetan baino erakusketa azalera handiagoa eta produktu aukera zabalagoa eskainiz egingo du, izan ere proposamen berriak, abenturak eta bidaiak, esate baterako, sartu dira aukera horien artean. Baina gauza guztien gainetik, Mendiexpo mendizaleentzako zein profesionalentzako bilgune bezala indar hartzera dator berriro ere.
  Urterik urte bisitariek -2006an 7.000 bisitaritik gora- berretsi egin dute beren presentziarekin Mendiexporen eskaintza kalitatezkoa dela erakusketa zein dibulgazio aldetik. Bestalde, eskalatzaile, alpinista eta mendizale euskaldun zein munduko garrantzitsuenek ez dute zalantzarik izaten urteroko Mendiexporen hitzordura agertzeko, bertan, hitzaldi eta proiekzio bidez, mendian izan dituzten azken abenturen berri emateko.

Mendiexpo 2007k Ficoban zabalduko ditu ateak urriaren 26tik 28ra bitartean. Inaugurazio ofiziala, urriaren 26an, ostirala, egingo da, 17.30ean, Kutxako Gizartekintzaren zuzendari Jesús Mari Alkainen eskutik etorriko da. Ekitaldi honetan ohorezko gonbidatua Simone Moro italiar alpinista ezaguna izango da.

Mendia eta eskia Mendiexporen erakusketa-eskaintzaren barruan izan ohi dira. Aurten proposamen horiei bidaiak eta abentura-kirolak gehitu zaizkie. Gauza berri hauek sartzearekin neurri handi batean horrelako bidaia eta kirol-motaren kontsumitzaile diren mendizale askoren interesari erantzun nahi zaie.

Mendiexpo 2007n 20 erakusketari baino gehiago bilduko dira, 1.000 metro koadro inguruko azaleran banatuak –- Mendiexpoko edizio guztietako azalerarik handiena- eta bertan honako sektore hauek egongo dira ordezkatuta: abenturako bidai-agentziak eta bidai alternatiboetakoak, ostatu hartzekoak, elkarteak eta federazioak, energia-osagarriak, mendiko ur-kirolak, aire-kirolak, mendiko kirolak, argitaletxe espezializatuak, eskolak eta trebakuntzakoak, eski-estazioak, mantenimenduko materialak, kirol materiala, turismo-bulegoak, sorospena eta salbamendua, ibilgailuak, (furgonetak eta noranahikoak), mendiko bizikletak eta kirol jantziak.

Erakusketa-eskaintza Ficobako 3 Pabiloian egongo da kokatuta. Beste bi pabiloiak jarduera ludikoetarako eta lehiaketetarako erreserbatuko dira.

Mendiexpo, nazioarteko mendizaleen bilgune
Aurten berriro ere Mendiexpoko gauzarik azpimarragarriena beren esperientziarik berrienak Ficoban aurkeztera etorriko diren nazioarteko mendizale famatuen presentzia dugu. Urriaren 26an, ostirala, Simone Moro italiar alpinista ezaguna izango da gure artean; “8.000 metros de vida” filma aurkeztera dator; bertan, bere bizitza markatu duten mendi-esperientziak oinarri harturik Italiar alpinismoaren historian barrena egiten du bidaia. Urriaren 27an, larunbata, Ricardo López, Groenlandian aditua dugun espainiarraren txanda izango da, “La sonrisa de los Inuit” proiekzioarekin. Urriaren 28an, igandea, Ramón Larramendi, Groenlandian barrena txakur leran eta kayaken 14.000 kilometrotan zehar hiru urtez egindako espedizioagatik ezaguna, bidaia honetako sekretuei buruz arituko zaigu. Igandean, halaber, Mendiexpon izango da eskaladako munduko txapeldun Patxi Usobiaga ere. Eskalatzaile honek Ficobaraino ekarriko du psicobloc-ekin egin duen lehen esperientzia, alegia, Mallorkako itsaslabarretako uraren gainean eginiko eskalada.

Snowbord, muturreko eskia, abentura bidaiak eta askoz gehiago
Mendiexpo 2007n egin zaie lekua mendiko beste kirol eta abentura proposamen batzuei ere eta bertan izango dira hainbat snowborder ezagun. Urriaren 27an, larunbata, Igor Domínguez, Andoni Epelde eta Kerman Sagastak “Half Meter” proiekzioa aurkeztuko dute. Igandean berriz, Iker Fernández olinpikoak lehen aldiz ekarriko du Mendiexpora “Purple Yeahh” erreportajea, europar snowborder profesional batzuei buruzkoa, Suedian, Suitzan, Kanadan eta Austrian grabatua. Muturreko eskia, berriz, Paco Berenguerrekin eta “Free Style” proiekzioarekin etorriko da.

Abentura bidaiak Mendiexporen erakusketa alderdian egongo dira, baina baita dibulgazio atalean ere. Urriaren 27an, larunbata, mahai-inguru bat egongo da, hain zuzen ere; izenburua: “Viajes de aventura: una forma diferente de conocer el mundo” ; bertan hainbat bidaiarik eta gai honetan espezializatutako kazetarik hartuko dute parte, esate baterako Roge Blasco, Telmo Aldaz, José Luis Angulo, Jesús Torquemada eta Ángel Fernándezek.

Sergio García Dils espeleologoak Kaukasoren barren-barreneraino jaitsiaraziko gaitu, -2.179 metrotara zehazki, Ukrainako Espeleologia Elkarteak eta CAVEX Team (Errusia-Ukraina) eginiko esplorazioekin batera. Dagoeneko lurrazalera etorrita, Bringas-Lizaso sendiak Euskal herrian barrena bizikletaz eginiko bidaia kontatuko digu.

Haurrak, protagonista
Haurrek, Mendiexpoko edizio guztietan egin ohi den bezala, beraientzako proiekzio espezifikoak izango dituzte. Urriaren 26an, ostirala, Euskal Kostaldeko hainbat herritako ikastetxetako ikasleek Hondarribiko Garces familiaren esperientzia ezagutuko dute lehen eskutik; izan ere Garcestarrek Akoncaguara igo zireneko gorabeherak kontatuko dituzte. Aita eta 15 eta 18 urteko bere bi semeak gailurrera igo behar zutela eta abentura horretan sartu ziren. Azkenean, aitak eta semerik gazteenak lortu zuten. Familia beste espedizio batean ibili berria da; aurten Elbrusera, Kaukaso mendikateko mendirik altuenera joan dira.

Txikienentzako eskaintza “Maddiren abentura” proiekzioarekin osatuko da; bertan, Maddiren eta Urkoren ibilerak jasotzen dira; bi horiek, lurrazpiko kobazulo eta leizeetan barrena dabiltzala, Sugar, mitologiako izaki bat, ezagutuko dute, eta horrek gidatu egingo ditu eta hainbat eta hainbat sekretu ezagutarazi.

Izotz-pista eta beste nobedade batzuk
Mendiexporen edizio honek hainbat nobedade dakartza. Horietan azpimarragarriena izotz sintetiko gaineko patinaje-pista, 150 metro koadro baino gehiagokoa, bisitari guztien eskura. Patinatzetik haratago doan esperientzia da hau, izan ere giro berezia sorrarazten da pistan. Oraingo honetarako 1 Pabiloia erabat ilunarazi da, muturreko kirola erakusten duten filmak proiektatu ahal izateko horma horietan.

Gainera, Mendiexpok lehen aldiz eskainiko du boulderraren hastapen ikastaroa; Euskal Mendizale Federazioko irakasle tituludunek emango dute eta aurten bere bigarren edizioa izango duen espezialitate horren Nazioarteko Openari gehituko zaio. Aurten lehen aldiz sartu da halaber Mendiexporen jarduera-programan BTTko (mendi bizikleta) irteera bat Pasai Donibanetik Ficobaraino, bai eta espeleologia irteera bat ere, Aiako aldean dauden Giltzaiturriko kobetara hain zuzen ere. Gipuzkoako Felix Ugarte Kultur Elkartearekin batera antolatu den aktibitate hau urriaren 27an izango da.

Mendiexpon egingo da Mendi Market ere, material gogorraren bigarren eskuko azoka txikia; bertan, nahi duen guztiak erosteko zein saltzeko aukera izango du. Bestalde, Mendiak eta Herriak Mendiko Gidarien Elkarteak, Mendiexpoko ohizko laguntzailea baita, ikastaro bat eskainiko du glaziarrei buruz, teoria eta praktika nahastuz. Praktikarako, plataforma bat jarriko dute Ficoban, trebeziak eta zailtasunak bertan probatu ahal izateko.

GPS Orientazio Ikastaroa, ohiko Mendiexpo Ibilaldia, lehen mailako laguntzak, Tibeten eta kanpamendu nagusiaren inguruko “La tierra de los pasos perdidos” erakusketa, aurten aterpe alpetarrak protagonista bihurturik; eta gainera, eskaintza ludikoa, barnean dela txikienentzako rokodromo puzgarria, helduentzako beste rokodromo bat, tirolina eta zubi tibetarra; hara hor Mendiexpo 2007ko programazioa osatzen duten jarduerak.

Mendiko erreskate taldeen bilera
Mendiexpok mendiko profesionalen interesa pizten segitzen du. 2004an egin zen azokaren lehen edizioan mendi-gidariak izan ziren Mendiexpo elkarrekin biltzeko aprobetxatu zutenak; edizio honetan, berriz, Espainiako eta Andorrako mendiko erreskate-taldeak izango dira erreskate-teknikei dagokienez iritziak, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko elkarrekin bilduko direnak. Gainera, urriaren 26an, ostiralarekin, egingo den bilera honetan, talde hauek mendiko prebentzio eta segurtasun ikastaroa emango dute jarduera paraleloen programaren barruan.

Azoka neutroa CO2ri dagokionez

Mendiexpo 2007k, Ficobak bultzatutako gainerako azokek bezala, konpentsatu egingo ditu bere jardueraren ondorioz sortzen den CO2 ren isurketa. Isurketa horien bolumena zifra ekonomiko bihurtzen da, eta negutegi efektuko gero eta gas-produkzio handiagoari aurre egiteko proiektuetan erabiltzen da, atmosferara isuritako CO2 kopuru-zati bat berriz xurgatuz. Ekimen hau Ficoba Ekopassi atxikirik lotua egotearen ondorio da. Estatuan aitzindari den ekimen honek negutegi efektuko gasen isurketa konpentsatzeko aukera ematen die erakunde, enpresa eta partikularrei, energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektu berritzaileei, energia aurrezteari eta karbono-hobiak sortzeari babesa emanez. Karbono isurketen konpentsazioa Ficobak ingurumenaren garapen iraunkor eta errespetuzkoa bultzatzeko duen konpromisoaren markoan dago.

Datu praktikoak
Mendiexpok ordutegi jarraian irekiko ditu ateak; ostiralean, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbat eta igandean, 10:00etatik 20.00etara. Sarrerak euro bat balioko du, 3tik 12 urte bitarteko umeentzako, eta 3 euro helduentzako. Gainera, hiru egunetarako bonuak eskuratu ahal izango dira 7 euroan, eta bi egunetarako bonua, 5 euroan.


INFORMAZIO GEHIAGO: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu