FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  IZOTZ GAINEKO PATINAJE-PISTA SINTETIKOA GEHITU DA MENDIEXPOREN LAUGARREN EDIZIOAREN ESKAINTZA ZABALERA
 
24/09/2007 • Ficobako 1 pabiloia patinajeko pista handi bat bihurtuko da 2007ko Mendiexpon. Azokara datozenek aukera izango dute pista hori gozatzeko –150 m2 baino gehiago dauzka– eta muturreko kirolazko filmak pantaila erraldoi batean ikusten duten bitartean patinatu ahal izango dute, horretarako bereziki ilundutako pabiloi batean.
  Jarduera berri hori gehitu zaio Mendiexpoko berezko programazio zabalari. Aurten, 20 proposamen desberdin baino gehiago eskainiko zaizkie bisitariei, besteak beste, hitzaldiak, ikastaroak, txapelketak eta kirol jarduerak.

Patinajeko pistaz gainera, beste bi berritasun gehiago sartu dira 2007ko Mendiexpoko programan. Urriaren 26tik 28ra, Mendi Market hartuko du Mendiexpok. Bigarren eskuko azoka bat da, eta material gogorra eskaintzen da. Nahi duenak aukera izango du erosi edo saltzeko. Bestalde, Mendiak eta Herriak Mendiko Gidarien Elkarteak, Mendiexpoko ohizko laguntzailea baita, ikastaro bat eskainiko du glaziarrei buruz, teoria eta praktika nahastuz. Praktikarako, plataforma bat jarriko dute Ficoban, trebeziak eta zailtasunak “in situ” probatu ahal izateko.

Era berean, dagoeneko, irekia dago Mendiexpon programatutako jardueretarako izena emateko epea. Izen-ematea mendiexpo@ficoba.org posta elektronikoaren helbidean egin daiteke, edo, bestela, 943 66 77 88 telefonora deituta.

Hain zuzen, honako hauek dira izena eman beharreko jarduerak: II. Nazioarteko Boulder Opena, Boulderraren Hastapen Ikastaroa, irtenaldi espeleologikoa Aiako Giltzaiturri kobazulora, GPS ikastaroa, IV. Mendiexpo Ibilaldia eta irtenaldia BTTn.



Informazio gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu