FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ESTATUKO ETA ANDORRAKO MENDIKO ERRESKATE TALDEAK FICOBAN BILDUKO DIRA MENDIEXPOREN LAUGARREN EDIZIOAREKIN BATERA
 
01/08/2007 • Mendiexpok mendiko profesionalen interesa pizten segitzen du. 2003an egin zen azokaren lehen edizioan mendi-gidariak izan ziren Mendiexpo elkarrekin biltzeko aprobetxatu zutenak; edizio honetan, berriz, Espainiako eta Andorrako mendiko erreskate-taldeak izango dira erreskate-teknikei dagokienez iritziak, esperientziak eta ezagutzak trukatzeko elkarrekin bilduko direnak.
  Urriaren 26an egingo den bilkura honetaz gain, talde hauek mendiko erreskateko ikastaro bat emango dute Mendiexporen laugarren edizioa dela-eta gauzatuko den jarduera paraleloen programa baten barruan.

Bestalde, aktibitate eta profesional berriek baieztatu dute jadanik azokan izango direla. Aurten, nobedade bezala, Mendiexpok bere programazioan espeleologia irteera bat sartu du, Giltzaiturriko kobetara hain zuzen ere, Aia aldean. Gipuzkoako Felix Ugarte Kultur Elkartearekin batera antolatu den aktibitate hau, urriaren 27an izango da. Gainera, Iker Fernández olinpikoa eta Igor Domínguez, snowboardeko bi kirolari esanguratsu hauek ere, Mendiexpon izanen ditugu hainbat proiekzio erakusten.

Aktibitate hauek, eta argazki erakusketa batek -Tibet eta bisita gidatuak- dira Mendiexpo 2007k gauzatuko duen jarduera paraleloen programan azkena sartu diren gauzak; programa honetan azpimarratzekoa da nazioartean oso ezagunak diren mendizaleen presentzia, esate baterako Simone Moro alpinista italiarrarena; eskaladako munduko txapeldun Patxi Usobiagarena; Ricardo López, Groenlandiako gaietan gehien dakien espainiarrarena, edo Groenlandiadiatik Alaskara txakur leran eta kayaken hiru urtez 14.000 kilometro egin zituen Ramón Larramendi sarituarena.

Eta ondorengo hauek osatzen dute Mendiexporen jarduera paraleloen programa: Euskal Mendizale Federazioko irakasle tituludunek emango duten eta lehen aldiz egingo den boulderraren hastapen ikastaroa; Boulderreko Nazioarteko II. Opena; aurten nobedade bezala sartu den BTTko (mendi bizikleta) irteera bat Pasai Donibanetik Ficobaraino; kanpamendu nagusia, berrogeita hamarreko hamarkadetan espedizioek Alpeetan zituzten baldintzak gogoratuko dituena; eta haurrentzako ohiko proiekzioak, edizio honetan Hondarribiko Garcés familiaren eskutik, berak kontatuko baitu zuzenean zer-nolako esperientzia izan duen Aconcaguara eta Elbrusera – Kaukasoko mendirik altuena- igotzean.


Informazio gehiago: http://mendiexpo.ficoba.org
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu