|
Eta, bestalde, erakusketariei balizko bezeroekiko harremana erraztea, profesionalak izan edo azken bezeroak izan. Baina hori ez da Construcobaren hirugarren edizioaren berritasun bakarra. Gainera, logotipo berri batekin berriztatu da azokaren irudia. Logotipoa eguneratuagoa eta arinagoa da, eta hobeto egokitzen da berritasuna eta bizitasuna nagusi diren sektore honetara.
Aurreko edizioetan bezala, Contrucobak Ficobaren hiru pabiloiak hartuko ditu. Merkaturatzearen lehen faseko datuen arabera, aipagarrienak dira fabrikatzaileen eta banatzaileen sailean sailka daitezkeenak.
Bestalde, Construcoba sektorearen hitzordu bihurtzeko asmoz eta, horretarako, sektorearen errealitatea eta gerorako bilakaera ahalik eta ikuspegi zabalenetik hartuz, jardunaldi teknikoen programa antolatu du Ficobak, non gaurkotasunezko gaiak jorratuko baitira.
|