 |
|
 |
ERAIKUNTZA IRAUNKORRAREN I. KONGRESUA FICOBAN EGINGO DA, BIOTERRAREN AZOKA EKOLOGIKOAREN LAUGARREN EDIZIOAREN MARKOAN |
|
03/05/2007 • Laugarren edizio honetan, bere izaera dibulgatzailea indartzen du Bioterrak, “sektorearen etorkizuna klima-aldaketaren aurrean” titulupeko Eraikuntza Iraunkorraren I. Kongresua azokarekin batera antolatzean. Ekainak 1, ostiralean izango da kongresua, eta jasangarritasunaz sentsibilizatutako profesionalei zuzenduko da bereziki, betiere eraikuntzaren prozesuan parte hartzen duten sektore guztiekin lotura dutenak. |
|
 |
|
Kongresuaren hasieran, “Egia deseroso bat” dokumentala proiektatuko da (Al Gore AEBko presidenteordeak sustatu zuen produkzioa da). Dokumentalaren abiapuntua hau da: beroketa globala errealitate bat da, eta gizon-emakumeen jardueren ondorioa da. Handik aurrera, klima-aldaketaren gaineko informazioa eta iragarpenak aztertzen ditu, eztabaidatu egiten ditu horri buruzko aspektu politikoak eta ekonomikoak, eta deskribatu egiten ditu klima-aldaketa globalak ekarriko dituen ondorioak, zeinek gertatuko baitira negutegi-efektuko gasak oso aldi labur batean gutxitzen ez badira. Juan Negrillok aurkeztuko du dokumental hau. Juan Negrillo Al Gorek bultzatzen duen “Climate Project” ekimenaren Espainiako ordezkaria da. Jarraian, mahai-inguru bat egingo da; bertan, Euskal Jaurlaritzako Etxebizitzarako saileko hainbat ordezkari eta Euskal Kutxen, Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko eta eraikuntzaren sektorean lan egiten duten pisu handiko enpresen ordezkari bana. Horrela, neurri handi batean planetaren energia eta baliabide naturalak kontsumitzen dituen industrian, hainbat irizpide ezartzeko posibilitatea aztertuko ditu Kongresuak; alegia, eraikuntzaren prozesuan parte hartzen duten sektoreen hainbat ikuspegitatik eta kontuan hartuz berebiziko garrantzia duela horrek bizi-kalitatean eta pertsonen zein planetaren osasunean.
Bioeraikuntza aukeratzen bada, bizitzaren ziklo osoa jarraitzeaz gain, aspektu hauek ere kontuan hartzekoak dira: eraikuntza-prozesuan erabiliko diren materialak, eraikitzeko lursail egokiak diren ala ez, tokiaren eguratsaren kutsadura, lurraren kutsadura, tokiaren eremu elektromagnetikoak, gerta litezkeen alterazio geofisikoak, eta abar. Azken batean, arkitektura osasuntsua erabili behar da, garapen jasangarrirako irizpideetan oinarrituta.
Zalantzarik gabe, nekazaritzako elikadura ekologikoko produktuen interesa, elikadura osasuntsu baten aldekoa eta garapen iraunkorraren aldekoa puri-purian daude, eta horren isla da Bioterra bezalako azoka ekologikoek sortzen duten interesa. Hala ere, eraikuntzaren sektoreari zuzendutako eskaintza honek hazkuntza txikiagorako joera izan du. Nahiz eta oraindik urria izan, gehitzeko joera du eskariak, eta gero eta gehiago dira garapen iraunkorra sustatzeko interesa duten profesionalak, eta aldi berean, eraikinetan espazio osasuntsua baita osasunaren zein ingurumenaren kalterako materialik gabea lortu nahi dutenak.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |