FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  GO MOBILITY AZOKA IRISTEAR DAGO, JOMUGA BISITARI PROFESIONALAK ERAKARTZEA DUELA
 
16/11/2018 • Azoka azaroaren 27an eta 28an egingo da Ficoban, eta dagoeneko salduta daude erakusmahai guztiak; 70 erakusketari baino gehiago elkartuko dira bertan.
 
   
handitu

 

Oraindik ere profesionalek izena ematen jarraitzen dute eta Euskadin harrera oso ona izan du, izena eman dutenetako asko hemengoak baitira. Dena dela, estatuan ere oihartzuna izan du deialdiak, autonomi erkidego guztietatik ari baitira jasotzen izen emateak.

Atzerriko bisitariei dagokienez, gehienak Frantziatik datoz, baina Alemania, Txile, India, Israel, Italia, Portugal eta Erresuma Batuko jendea ere etorriko da.

Lan sektoreen ikuspuntutik, bisitari gehienak administrazio publikoetakoak, aholkularitza enpresetakoak, teknologia eta ikerketa zentroetakoak, mugikortasun iraunkorreko konponbide integralak eskaintzen dituzten enpresetakoak, fabrikatzaileak, eta bidaiarien garraio publikoko eta pribatuko eragileak dira.

Guztira 70 erakusleku baino gehiago egongo dira Ficobako hiru pabiloietan banatuta, eta baita kanpoko aldean ere, non erakustaldiak egingo baitiren bisitarientzat. 

Erosle gonbidatuak

Go Mobility azokaren helburuetako bat da merkatua sortzea mugikortasun jasangarriaren eta energia metaketaren inguruan.  Helburu horrekin estatu mailako zein nazioarteko erosle gonbidatuentzako programa bat antolatu da. Gehienbat, datozen 24 hilabeteetan sektore horietan inbertsioak egitea aurreikusten duten enpresa, erakunde eta administrazioak dira.  Oraindik jendea izena ematen ari da, baina dagoeneko erosle potentzial askok jakinarazi dute hemen izango direla, besteak beste, Alemania, Belgika, Txile, Kolonbia, Ekuador, Frantzia Britainia Handia, Grezia, Irlanda, Mexiko eta Uruguaikoak.

Go Mobility - Basque Sustainable Mobility Industry Exhibition azoka Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak sustatzen du eta MUBIL mugikortasun elektrikoko industri garapenerako Gipuzkoako Estrategiaren barruan kokatzen da.


 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu