FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA, UDAZKENEAN ERE BAI
 
23/10/2018 • Urriaren 27an, aromaterapiari buruzko ikastaro profesional bat izango da. Bioterraren barruan urtean zehar egiten diren ekitaldi osagarrietako bat da jarduera hau.
 
   
handitu

 

Ficobako Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak jarduera osagarriak antolatzen ditu. Modu honetan, jarraipena ematen zaio urtean zehar azokak duen prestakuntzako eta hedapeneneko bokazioari.

 

Ekimen hau iaz jarri zen martxan eta oraingo honetan aromaterapia eta lurringintza profesionaleko ikastaro batzuk antolatu dira 2018ko urriaren 27an eta 2019ko otsailaren 2an.

 

Urriaren 27ko hitzorduan, olio esentzial nagusiak aztertuko dira, haiek lortzeko metodoak eta propietate organoleptikoak kosmetikara eta erabilera terapeutikora aplikatuta.  Bertaratzen direnek nahasketak egiten ikasiko dute, oreka berrezartzeko olio esentzialak erabiliz. Azkenik, landare bat destilatuko dugu lekuan bertan, alanbike bidez,  eta kosmetikan erabiltzeko olioak ere egingo dira.

Ikastaro teoriko-praktikoak, sektoreko profesionalentzat (estetizistak, kosmetika terapeutetako enpresen jabeak …) nahiz kosmetika ekologikoan, aromaterapian eta artisau-perfumerian beren bizimodua aldatzeko hasi nahi duten pertsonentzat, eta baita gehiago jakin nahi duten autodidaktentzat ere.

Celia Ortiz Aviñonek eta Lorena Ortiz Aviñonek emango dute jardunaldi horretako ikastaroa. Naseiren eta Flores del Norteren sortzaileak dira, eta biak ere bio estetizistak dira, kosmetika eta aromaterapia ekologikoan adituak, Bioterrako laguntzaileak.

 

 

Programa

 

Aromaterapiako ikastaroa

 

Goizez, 10:30 – 14:00

- Olio esentzialen oinarrizko pianoa familiaka
- Olios esentzial bakoitzaren historia eta bitxikeriak
- Erabilera terapeutikoak

 

11:30-12:00 BIO Morning Break

 

- Propietate psikoemozionalak
- Erabilera kosmetikoak

-  Arretak eta kontraindikazioak

 

14:00-15:30 BIO bazkari osasungarria

 

 

Arratsaldean, 15:30-19:30

- Usain-dastatzea

-  Hidrolato-motak eta haien erabilerak

-  Gorputzean erabiltzeko olio bat eta aurpegirako beste bat prestatzea

 

 

Toki-kopuru mugatua.

90 euro, pertsona eta ikastaro bakoitzeko. Oharra: Aromaterapiako eta artisau-perfumeriako tailerrak egiten badituzu, bien prezioa 150 eurokoa da, 180 euro ordaindu ordez.

 

 

Prezioan sartuta:

 

-Oihalezko poltsa

-Material didaktikoa

-Praktikarako materiala

-Diploma
-Bio Morning break

-Bio Bazkari Osasungarria

-Prestatutako kosmetikoak

-Bioterra 2019rako 2 gonbidapen


 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu