Gero eta zale gehiago hurbiltzen dira ezkontzen erakusketa honetara eta iazko edizioan, Gipuzkoako bazter guztietako 250 bikotek ikusi zuten eskaintza anitza. Ezkongaientzako moda, bitxiak, edertasuna, oinetakoak, argazkia, jatetxeak, loreak, DJak, bidaiak, autobusak, ezkontzaren osteko proposamenak, animazioa eta ekitaldiak, bideoa, dantza eskola eta kaligrafia eskaintzen dira gonbidapenak ahalik eta gehien pertsonalizatu nahi eta eskuz idatzita bidali nahi dutenentzat. Azken batean, ezkontza bat antolatzeko behar den guztia biltzen duen eskaintza bat.
Aurtengo berritasun gisa, elkartasunezko stand batez parte hartuko du Gurutze Gorriak azokan: bikoteak animatuko dira gonbidatuak opari berezi batzuk egitera, eta opari horiekin biltzen den dirua elkartasunezko helburuetarako erabiliko dira.
Guztira, 24 erakusketarik hartuko dute parte Los muñecos de la tarta azokaren hirugarren edizioan.
Modelo desfilea eta show cooking-a
Standak bisitatu ondoren, bisitariek modelo desfileak ikusi ahal izango dituzte larunbatean eta igandean, 12:30ean eta 18:00etan.
Era berean, Irungo Papperino izoztegiak eskainiko duen nitrogeno likidozko show cooking delakoan parte hartu ahalko dute bisitariek. Jarduera horren sustapenean adierazten den bezala: “nitrogenoaren lanbro izoztu ikusgarrian agertuko dira delicatessen razioak, zeinak bertaratzen direnek dastatu eta gozatu ahalko dituzten”.
Datu praktikoak:
Urriak 13-14.Ordutegi jarraitua, 11:00 – 20:00.
Moda desfileak:12:30ean eta 18:00etan
Sarrera eta doako aparkalekua
Informazio gehiago: Los muñecos de la tarta Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios enpresek antolatzen dute. Guztiak dira Irungoak, eta, gainera, azoka sustatzeaz gainera, erakusketari gisa ere parte hartzen dute.
Fernando Vergara 943 840 113 / 647 930 484. losmunecosdelatartairun@gmail.com
www.losmunecosdelatarta.com
|