|
Jantoki handi bat bihurtuko da Ficobako 1. Pabiloia uztailaren 1etik, igandearekin, 4ra, asteazkenarekin, egunero Donosti Cup-en parte hartzen duten 700i bazkaltzen eta afaltzen emateko. Horrela, Irunen, Hondarribian eta Hendaian ostatu hartu duten taldeek murriztu egingo dituzte joan-etorriak, eta denbora gehiago izango dute Bidasoa eskualdeko turismo-baliabideak gozatzeko.
Era berean, aurreikusita dago Ficoban ere ematea Donosti Cup-eko dokumentazioa bertako taldeei, uztailaren 1ean, igandearekin, 18:00etatik 20:00etara.
Futbol-torneo honen 27. edizioa uztailaren 1etik 7ra bitartean egingo da, eta 623 taldek parte hartuko dute bost kontinentetako 33 herrialdetatik etorriak. 5.200 jokalari, 1.400 familiak lagunduta, 72 ostatutan hartuko dute ostatu, eta egunean 310 partida jokatuko dira Gipuzkoa osoan.
www.ficoba.org
|