FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBA ENERGIA BERRIZTAGARRIEZ BAKARRIK ELIKATZEN DA DAGOENEKO
 
25/06/2018 • Ficobak energia berriztagarria bakarrik kontsumitzen duela egiaztatzen duen zigilua eman dio EDP konpainiak erakustazokari, 2017ko kontsumo motari esker, eta, horrela, Ficoban egiten diren ekitaldiak ikuspegi energetikotik jasangarriak direla kontsideratu ahal izateko aukera emango du.
 
   
handitu

 

Ezagutze berri horrek Ficobaren bokazioaren garrantzia azpimarratzen du: hasiera batetik karbono aztarna ezabatzeko eta pixkana-pixkana energia fosilen kontsumoa alde batera uzteko bokazioa.

 

Alde horretatik, gogoan izan beharra dago 2007an Ekopass ekimenari atxiki zitzaiola Ficoba, hori egin zuen Europako lehenengo erakustazoka karbonotan neutroa, bere instalazioetan antolatzen ziren azoken karbono isuriak konpentsatuta.

 

Urtebete geroago, berriz, Ficobak eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko instalazio bat jarri zuen estalkian, Energiaren Euskal Erakundearena eta 1.100 m2-koa, 95,2 kWp sortzeko gaitasuna zuena: Gipuzkoako handiena zen orduan.

 

Ficobako instalazioen beren diseinua ere bada jasangarritasunaren aldeko bokazioaren adierazgarri. Izan ere, 10 gradu bakarrik desbideratzen dira iparra-hegoa orientaziotik, zeina eguzki izpiak erabat aprobetxatzeko egokiena den; bada, Ficobak eguzki izpien % 95 aprobetxatzen du.

 

Jasangarritasuna Ficobako ekitaldietan ere

Ficobak jasangarritasuna sustatzeari ematen dion garrantzia hasiera batetik sustatu dituen ekitaldietan ere islatu da:besteak beste, Bioterra azoka, zeina 2004an sortu zen kontsumo ekologikoa eta ingurumenaren errespetua sustatzeko;Uhinakklima aldaketari eta itsasertzari buruzko biltzarra, zeina 2015ean sortu zen mugaz gaindiko eta diziplinarteko ikuspegitik klima aldaketak itsasertzean dituen ondorioei nola aurre egin aztertzeko–Frantziako Gobernuak COP21 labela eman zion, Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko XXI. Biltzarraren esparruan–;eta Go Mobility azoka, zeinak enpresak, adituak eta administrazioak biltzen dituen etorkizuneko mugikortasun jasangarria aztertzeko –datorren azaroan izango da hurrengo gertaldia–.

 

 

www.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu