|
12.000 bisitari baino gehiago bertaratu dira, Bioterra azokan parte hartu duten 170 erakusketarien standak ikustera. Bisitari gehienek itxura ona hartu diote, 10etik 9k oso ongi baloratu baitituzte antolakuntza eta azokan aurkitu dituzten proposamenak.
Halaber, bertaratuen gehiengoa gipuzkoarrak izan diren arren (Bidasoa, Donostialdea eta Oarsoaldea eskualdetakoak, nagusiki), nabarmentzekoa da Iparraldetik ere bisitari asko etorri direla (% 11).
Publiko ugaria standetan erregistratutako salmentetan islatu da. Lehenbiziko datuen arabera, bisitariek ... gastatu dituzte batez beste, eta ... baino gehiagoko salmentak izan dira. Datu horiek ikusita, erakusketariek ere balorazio ona egin diote Bioterra azokaren 15. edizioari. Izan ere, horien % 70ak adierazi du gustura edota oso gustura geratu dela azokarekin. .
Asteburuan zehar azokan sortutako giro onak eragin handia izan du jardueretan izandako partaidetza handian. 3.000 pertsona inguruk (bisitarien % 24) parte hartu dute hitzaldietan, erakustaldietan, Yoga-Day egunean, Sukaldean tailerrean, moda iraunkorraren jardunaldian, bioeraikuntzari buruzko konferentzietan, erakusketetan... eta, horrez gain, aukera izan dute auto elektrikoak gidatzeko, asteburuan programatutako 70 jardueren artean.
Bisitari profesionalak
Bisitari profesionalek, haien partaidetzarekin, Bioterra azokak sektore ekologikoan duen protagonismo gero eta handiagoa berresten dute. Edizioz edizio, gero eta gehiago gerturatzen dira azokara. Aurten, 350 inguru bertaratu dira, sektoreko eragile nagusiekin elkarrizketatzera (enpresak, banatzaileak, kontseilu arautzaileak, erakundeak...), banatzaileak bilatzera edo proposamen berriak ezagutzera.
http://bioterra.ficoba.org
|