FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2018: HAMABOST URTE EKOLOGIA ETA JASANGARRITASUNA SUSTATZEN
 
28/05/2018 • 170 erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo azokan. Inaugurazio ofiziala ekainaren 1ean izango da, ostiralarekin, 12:00etan. Ekainaren 3an, igandearekin, 12:30etan, urteurrena ospatzeko brindis bat egingo da.
 
   
handitu

 

Ekainaren 1etik 3ra bitartean, Ficoba berdez jantziko da berriro ere, Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Euskadiko Azokaren aurtengo gertaldirako.

 

2018koa azoka berezia izango da, Ficoban hamabosgarren urtez egingo den lehenengo azoka baita Bioterra. 2004an egin zen lehenengo aldiz, eta, orduan, 70 erakusketarik eta 6.000 bisitarik hartu zuten parte.Aurten, berriz, 170 erakusketarik baino gehiagok hartuko dute parte, zeinek Ficobako hiru pabiloiak eta kanpoaldeko erakustokiaren zati handi bat beteko dituzten. Horrela, bada, sektoreko erreferentziazko hitzordu bilakatu da Bioterra.

 

Nekazaritza ekologikoa erakusteko proposamena da azokaren ezaugarrietako bat:Ficobako 3. pabiloian, oso-oso eskaintza zabala izango dute bisitariek, Euskadiko eta Nafarroako ekoizle eta banatzaileen eskutik hein handi batean, baina, gainera, Espainiako beste autonomia erkidegoetako eta Iparraldeko ekoizleak ere izango dira bertan.

 

Jasangarritasunaren inguruan ahalik eta ikuspegi osoena eman nahian, beste sektore batzuk indartsu sartzen ari dira Bioterrako eskaintzan;horren adierazgarri, moda jasangarriak izango duen ordezkaritza nabarmena: ekainaren 1ean, ostiralarekin, 10:30etik aurrera, Ficobako VIP aretoan, gaiari buruzko berariazko jardunaldi bat egingo da, GK Gipuzkoako Modaren Klusterraren eta AMSE Moda Jasangarriaren Espainiako Elkartearen kontura. 

 

Bioeraikuntza sektoreari buruzko berariazko pabiloi bat ere izango da, baita hitzaldi programa propio bat ere, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzako Jasangarritasun Batzordeak koordinatuko duena eta askotariko gaiak landuko dituena:Geobat. Eraikuntza jasangarrirako material berriak eta eraginkortasun energetikorako proposamenak ezagutzeko aukera ere emango du gune horrek,hala nola sentsoredun materialak, sare adimentsuak, kontsumoaren bidezko energia aurrezpena, biomaterialak eta nanomaterialak…

 

Azkenik, kosmetikoen kontsumo jasangarria dibulgatzeko eta haiekin lotutako beste gai batzuk (elikadura, osasuna eta ongizatea) lantzeko gune bat ere izango da azokan.Alde horretatik,Biobeautygunea gune dinamiko, alai eta hurbil bat izango da, non jatorri biologikoa duten produktuen onurak ezagutu ahalko dituzten bisitariek, sakon ezagutu ere: aurpegirako, gorputzerako eta ilerako produktuak; makillajea; laborantza ekologikoaren bidez hazitako lore eta landareen printzipio aktiboak; etab.Landuko diren askotariko gaien artean, aipatzekoa da greenwashingdelakoa: kosmetikoen etiketak irakurtzen irakatsiko da, osagaien balioari garrantzia ematen, norberarentzat komenigarriena den kosmetikoa aukeratzen, eta kosmetiko toxikoak baztertzen. Era berean, nabarmentzekoa da Zerowaste tailerra, non zerowaste direlako ontziak aukeratzen irakatsiko den, gure erosketa ahalik eta ekologikoena izan dadin.

 

 

Jarduerak

Aurtengo proposamenaren barruan, beti bezala, aipatzekoa da hitzaldi programa. Aditu ezagunek emango dituzte hitzaldiak, azokak irauten duen hiru egunetan, askotariko gaiei buruz: hondakin plastikoen eta itsasoko zaborraren arazoa, planetaren mugak eta klimaren aldaketa, elikagaien xahutzea, landareen erabilera urtaroaren arabera eta makrobiotikaren arabera, janari osasungarri eta ekologikoa etxean eta jatetxeetan… Programa zabal bat, azokaren webgunean kontsultatu daitekeena, bioterra.ficoba.org helbidean. 

 

Hor ez dira bukatzen proposamenak.Bioterra 2018k Sukaldean gunea edukiko du, sukaldaritza-erakustaldiak egiteko: kimchia, modako hartzitu korearra, erabiltzen ikasiko dugu. Baita Izan eta esan gunea, ere, Bioterrako erakusketariek bere produktu eta zerbitzuak aurkeztu ditzaten. Geobiologiako erakustaldiak ere egingo dira. Proposamen horiek xehetasunez ezagutu daitezke Bioterraren webean. Bestalde, aurten ere berriz egingo da Bioterra Yoga Day master classa; kanpoaldean egingo da eguraldiak uzten badu.Edizio honetan, bisitariek berriz gozatuko dute Bioterraza. Gastronomi gune bat da, kanpoaldeko erakusketa-gunean, eta bertan, bisitariek jatetxe-eskaintza bikaina gozatu dezakete azokako erakusketarien eskutik.

 

Era berean, Energiraren Euskal Erakundearen eskutik, zeinaren standean proiektu batzuk aurkeztuko diren lantzen ari diren energia berriztagarrien inguruan (haietako bat, ibilgailu elektrikoa), ibilgailu eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute bisitariek Ficobako kanpoaldean.

 

‘Txikienentzako’ berritasunak.

Jasangarritasunaren kultura adin goiztiarretatik sustatzen dela kontuan hartuta, Bioterrak beti dauka gazteenentzako jarduera espezifikoen aukera.Aurten, berriz dator elikadura osasungarriaren eta produktu ekologikoen inguruko antzerkia ENEEKen eskutik (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua), eta baratze- eta buztin-tailerrak ere egingo dira.Aurtengo berritasuna txikienentzat diseinatuta dago; horrela, bada, esplorazio- eta aurkikuntza-gune bat gozatu ahal izango dute:material naturalekin jolasteko eta zentzumen-esperimentazioak egiteko gune familiar bat da, umeek atsedena hartu ahal izan dezaten.

 

Bioterra, profesionalentzat ere bai

Ekologiaren sektoreko eragile nagusiek parte hartzen dutelarik (enpresak, banatzaileak, kontseilu arautzaileak, instituzioak …) sendotzen ari da Bioterraren perfila, profesionalen arteko topagune gisa.Erakusketarien eta bisitari profesionalen arteko harremanean laguntzeko, topaketa profesionalen zerbitzua bultzatzen jarraitu dugu; horrenbestez, elkarrizketak aurretik hitzartu daitezke, eta berariazko tokiak era badaude bilerak egiteko.

 

Horren gehigarri, edizio honetan, hainbat jarduera programatu dira, ostalaritzan produktu ekologikoak normalizatzea bultzatzeko.Alde horretatik,SAREKO nabarmendu beharra dago; izan ere, hor, Biolur elkarteko ekoizleak eta Donostialdeko jatetxeek beren indarrak batu dituzte, Donostialdeko jatetxeetan bertako eta sasoiko produktu ekologikoa errazago gozatu dadin.Gune horretan, aukera egongo da norberaren esperientzia zuzenean dastatzeko, jatetxe baten eskutik, eta tailer bat ere egingo da, Neus Monllor-en eskutik, Kataluniako sukaldaritza konprometituaren esperientzia partekatzeko aukera emango duena.

 

Bioterra billete berezia

2017ko edizioan lehen aldiz abian jarritako ekimenarekin jarraituz, Bioterra ados jarri da EuskoTrenekin, Bioterra billete berezia sortzeko. Horrekin, kostua murriztuko da, eta dohainik sartu ahal izango da azokara; Lasarte-Hendaia linea erabiltzen dutenek eskuratu ahal izango dute.  

 

Datu praktikoak

Bioterraren XV. edizioak ekainaren 1etik (ostirala) ekainaren 3ra (igandea) bitartean irekiko ditu ateak.Inaugurazio ofiziala ostiralean izango da, ekainaren 1ean, 12:00etan.

Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, ostiralean eta igandean; larunbatean, berriz, 21:00ak arte egongo da irekita.Sarreraren prezioa:3€ (12 urte arteko umeek, dohainik).Parkinga dohainik.Euskotrenen geltokia, 50 metrora.

 

15. urteurrena ospatzeko topa

Ekainaren 3an, igandean, 12:30etan, topa egingo da cava ekologikoarekin, Bioterrazan, Bioterraren 15. edizioa dela ospatu nahi duten guztiekin.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu