|
Ficobako Eguberrietako Haur Parkeak berriz ere gainditu egin du 15.000 bisitariren kopurua.Laugarren urtez jarraian gertatzen diren datuak dira.Ficobako eguberrietako proposamen honek 1.157 bisitari jaso ditu batez beste. Abenduaren 28an izan ziren bisitari gehien Ficoban, 1.900etik gora.Egun horretan, “beterik" kartela jarri zuen parkeak.
Bisitarien jatorri-datuak aztertuta, agerian dago Eguberrietako Haur Parkea erreferentziazko ekitaldia bihurtu dela Gipuzkoan. Dena dela, nabarmendu beharra dago bisitarien % 10 Iparraldetik datorrela.
Bidasoaldetik etortzen da bisitari gehien parkera, % 44; ondoren, Donostialdetik, % 27, eta Oarsoaldetik, berriz, % 18.Era berean, beste eskualde batzuetatik ere etortzen dira bisitariak Haur Parkera; hala nola, Urola Kostatik, Tolosaldetik, Goierritik edo Debabarrenetik. Haiek guztiek positiboki baloratu dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkearen proposamena. Hain zuzen, % 74k kalifikazio positiboa edo oso positiboa eman diote.
Eguberrietako Haur Parkeak ikastetxeetarako bakarrik irekitzen dituen hiru egunetan etorri diren ikasleek ere balorazio positiboa egin dute.Aurtengo edizioan, 2.000 ume inguruk parte hartu dute formula horrekin, Gipuzkoako eta Nafarroako eta Iparraldeko ikastetxeetatik etorrita.
http://pin.ficoba.org
|