FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ASTEBURU HONETAN, 18.000 BISITARI BAINO GEHIAGO FICOBAN, EUSKAL KOSTALDEKO GABONETAKO AZOKAN
 
11/12/2017 • Bisitari kopurua % 12 handitu da. Ostiralean izan zen bisitari gehien: 7.000. Bisitarien % 83k baino gehiagok ontzat jo dute Azoka.
 
   
handitu

Berriro ere, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak milaka gipuzkoar eta probintzia mugakideetako bisitariak erakarri ditu.Guztira, 18.806 bisitari gozatu dira 126 erakusketarien eskaintzaz, askotariko jatorri geografikokoak izan ere: horren lekuko, banatutako oparien irabazleen jatorria –50 opari baino gehiago banatu dira–: Funes, Paue, Angelu, Hendaia, Zumarraga, Ataun, Azpeitia, Iruñea, Aretxabaleta, Oiartzun, Pasaia, Orio, Errenteria, Billabona, Donostia eta, jakina, Irun.

 

Bisitariei buruzko azterketaren barruan, nabarmentzekoa da % 62 Irundik kanpokoak zirela eta, bisitarien leialtasunaren adierazgarri, % 70 hirutan izan direla Azokan gutxienez.

 

Azokaren balorazioari dagokionez, berriz, bisitarien % 83k ontzat jo dute, eta % 90 ordubetetik bi ordura bitartean ibili dira Azokako standen artean, jarduera paraleloetan parte hartzen edo erakusketarien eta food trucken proposamen gastronomikoez gozatzen.Alegia, bisitarien egonaldiari buruzko datuak onak izan dira, eta, ildo horretatik, gainera, 65 eurokoa izan da batez besteko gastua.

Informazio gehiago:  http: //expo.ficoba.org

 

Pin, Pan, Pun:Gabonak, aurrera Ficoban

 

Abenduaren 22an, ostiralarekin, Pin, Pan, Pun Eguberrietako Haur Parkearen gertaldi berri bat hasiko da, Ficoban.Ordutik aurrera, 3 urtetik 13 urtera bitarteko haurrak eskaintza oparo batez gozatu ahalko dira, hala nola jarduera hezigarriez, jolas kooperatiboez eta tailerrez, teknologia berrietan eta iraunkortasunean arreta berezia jarrita,eta, jakina, betiko barrakak ere izango dira:  guztira, hiru pabiloi, ondo pasatzeko proposamen eta arrazoiez beteak,ilara eta jende pilaketarik gabe, sar daitekeen pertsona kopurua mugatu egingo baita bisitariak lasai eta eroso ibiltzeko.

 

Datu praktikoak

 

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra

Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara

Abenduaren 24,25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean, itxita

 

PREZIOAK

Abenduaren 22an, prezio berezia:5 euro, haur eta helduentzat

3 eta 13 urtera bitarteko haurrak:8 €

Helduak:7 €

3 urtera bitarteko haurrak:dohainik

10 haurretik gorako taldeak:6 € haur bakoitzeko + haiei laguntzeko heldu bat dohainik

Familia ugariak –txartela erakutsi beharko da–:6 € haur bakoitzeko

Aparkalekua: dohainik

http: //pin.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu