FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  2017KO EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKA: 126 ERAKUSKETARI ETA HIRU PABILOI EGUBERRIETAKO EROSKETAK EGITEKO PROPOSAMENEZ BETETA
 
04/12/2017 • Aurten, izei handi batek egingo die ongietorria bisitariei. Berrogeita hamar oparitik gora: Itsas bidaia bat Mediterraneoan zehar, eguberrietako loteak ordu oro, eguberrietako saskiak eta opari-txartelak. Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren VIII. edizioa egingo da, Gabiltzak antolatuta. Azoka abenduaren 8tik 10era egingo da Ficoban.
 
   
handitu

Ficoban dagoeneko hasi dira Eguberrietarako prestatzen.Lehenengo hitzordua abenduaren 8tik 10era izango da, Euskal Kostaldeko Eguberrietako XII. Azoka eginez. 126 erakusketariren proposamenek bete-bete egingo dituzte erakustazokako hiru pabiloiak, eguberrietako erosketak eta opariak aurreratzeko aukera eskainiz.Elikagaiak eta gastronomiako produktuak, food-truck direlakoak barne, estetika, dekorazioa, turismoa, moda eta osagarriak, etxea, jostailuak eta zerbitzuak.

 

Gipuzkoako eta autonomi erkidego ugaritako bazterretara iristen den eskaintza zabala. Aurten, berriz ere, merkataritza hurbilago batek parte hartuko du, Irungoak; izan ere, bere tokia izango du, eta toki horretan, herriko hamabi dendak parte hartuko dute, baita Irungo beste 7 denda ere bere standarekin izango dira bertan.

 

Eskaintza zabal horren bidez, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak milaka bisitari erakartzea espero du, Gipuzkoatik eta ondoko lurraldeetatik. Etortzen direnek familian, bikotekidearekin edo lagunekin gozatu ahal izango dituzte erakusketarien proposamenak eta ume, gazte eta helduentzako jarduerak, eta aukera ere izango dute azokan zozkatuko diren berrogeita hamar sari ingurutik bakarren bat lortzeko. Mediterraneoan zeharreko gurutzaldi batetik hasita, 100 euroko txekeak, eguberrietako saskiak, eguberrietako produktu-loteak eta abar.

 

Jarduera programa

Umeak izango dira protagonista nagusiak Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren hiru egunetan programatu diren jardueretan, baina gazte eta helduentzat ere badira proposamenak. Txikienentzat, joko didaktikoak egongo dira, ipuin-kontalariak ingelesez, mahai-jokoak, joko erraldoiak edo magia ikuskizunak. Gazteentzat eta ez hain gazteentzat, proposamen ugari aurreikusi dira, hala nola, txapen tailer familiarra, beira puzteko tailerra, egurrean dekoratzeko tailerra, eguberrietako gozokiak egitekoa, eguberrietako sukaldaritzakoa, senda-belarrena, kutxa flamenkoaren tailerra eta, gainera, saio batean, mitxelinak eta ileak azken teknologiarekin nola kendu erakutsiko digute. Halaber, bi erakusketa ere programatu dira 1 pabiloian, ekoizpenerako eta kontsumo jasangarrirako alternatibei eta bizikleta birziklatuei buruz. Jarduera-programa osatzeko, hitzaldi bat ere egingo da zahartzeari eta bizi-kalitateari buruz.

 

Jarduera-proposamen zabal hau erakusketarien laguntzari esker eta Irungo Udalari (bere jarduera-programa garatuko du azokan) eta Gabiltza Elkarteari esker (Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokan jarduera-programa propioa du) gauzatu ahal izan da, eta baita Elkartuz gunean parte hartzen duten GKE eta elkarteei esker ere.

 

Aurten, honako hauek emango diote elkartasun-perfila azokari: Minbiziaren aurkako elkarteak, Maria Konpainia Nazioarteko Elkartasuna Fundazioak, Kale Dor Kayiko Elkarteak, Gipuzkoako DYAk, Zahartzeko Ekintzailetza Integralerako Elkarteak, Chernobilen Lagunak, Chernobilen Elkarteak eta Kaleko Elkartasun Kultur Elkarteak eta Amnistia Internazionalek.

 

Umeentzako zibersegurtasuna

Aurtengo proposamen berrien artean, INCIBE zibersegurtasunaren Institutu Nazionalaren eskutik dator: 50 metro inguruko erakustokia izango du, umeei Internet ondo erabiltzen irakasteko.

 

izei handi bat ongietorria emateko

Aurten, izei handi batek egingo die harrera bisitariei, eta eguberri osoan egongo da Ficoban. Arbolak 25 metro baino gehiago zituen berez, baina 12 metrora egokitu da, garraiatzeko eta jartzeko.

 

 

Hirurogeita hamarreko hamarkadan landatu zen izei gorri hau, eta urte hauetan guztietan, Zestoako udal-mugartean egon da, hain zuzen, Lasao auzoan, Otaloa baserriaren lurretan, Anatzanzar mendian.  Garai batean, Zunzunegi familiak, lurren jabea baita, erabaki zuen leku hura Europako iparretik ekarritako izeiekin landatzea, eguberrietan saltzeko asmoz, merkatuan ondo onartzen baitziren, batez ere Katalunian. Baso-lanez, Luis Mari Zunzunegi arduratzen da orain, eta leial jarraitzen du familiaren baso-tradizioarekin. Tomas bere aitak landatu zuen Ficoban ikusi ahal dugun izeia.

 

Familiak mantendu egin ditu izei handienak, baso gunea mantendu nahian. FICOBAn jarriko dena moztu beharra zeukaten, lurra lehiatzen zioten beste bi izei haztea oztopatzen baitzuen. Zerraz moztu aurretik, BASKEGURrek nahi izan du gipuzkoarrek eta bisitariek gozatu dezaten aukera izatea Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokaren kanpoaldean jarrita; izan ere, Eguberrietako Azoka eta Eguberrietako Haur Parkea egin ohi dira bertan eguberriko egun hauetan.

 

Kudeaketa jasangarria

Izeia egon den ustiapenak ingurumeneko PEFC jasangarritasun-ziurtagiriak dauzka. Horrela, bermatu egiten du baso-baliabideak arduraz erabiliko direla eta ale berriak ereingo direla mozteko ziklo naturalera iritsi direnak ordezkatzeko. Eguberrien ondoren, espezie horren ohizko erabileretarako berrerabiliko da izeia; esaterako, eraikuntzan eta enbalajean.

 

Datu praktikoak

Abenduaren 8tik 10era, Ficoban.

Ostiralean eta larunbatean:11:00etatik 21:00etara

Igandean:11:00etatik 20:00etara

Sarrera:3€.12 urte bitartekoek, dohainik.

Parkinga dohainik.

Abenduaren 8an, ostiralarekin, izango da, 12:00etan, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren inaugurazio ofiziala.

http://expo.ficoba.org

 

t-size:11.0pt;line-height:150%;font-family:Calibri;mso-bidi-font-family: Arial'>http://expo.ficoba.org

 

ont-family: Arial;color:black'>Entrada: 3€. Niños hasta 12 años gratis.

 

Parking gratuito.

La inauguración oficial de la Feria de Navidad de la Costa Vasca tendrá lugar el viernes 8 de diciembre a las 12.00 horas.

http://expo.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu