|
Ander Sarratea Ficobako zuzendariak oso ondo baloratu du Ficoba erakunde horretara sartzea; izan ere, "bertan, Ficobak eskuz esku lan egingo du Estatuko azoka-instituzio nagusiekin, hala nola, Ifemarekin edo Bartzelonako Firarekin, eta azokaren sektorearen etorkizuna markatuko duten estrategiak eta joerak definitzen parte hartu ahal izango du".
Bestalde, Xabier Basañez Espainiako Azoken Elkarteko presidenteak adierazi duenez, “izugarri pozten gara gure elkartean beste kide bat sartu izanaz, areagotu egiten baitu elkartearen ordezkaritza, eta konbentzituta gaude emankorra izango dela bai Ficobarentzat bai gainerako bazkideentzat”.
|