FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOAUTO 2017: ASTEBURU HONETAN, AUTOMOBIL-ESKAINTZARIK HANDIENA FICOBAN DAGO
 
15/11/2017 • 10.000m2 baino gehiagoko erakusketa-eremua. Doako sarrera barrutira eta aparkalekura.
 
   
handitu

Ostiraletik igandera arte, Ficoauto motor-ekitaldia egingo da Ficoban. Lurraldeko kontzesionario nagusiek beren sustapenik nabarmenenak eskainiko dituzte bertan, deskontu espezifikoekin unitate jakinetan eta ibilgailu motaren araberako kanpainekin.

Ficobara bertaratzen den orok automobil mota eta segmentu guztiak ikusi ahal izango ditu, utilitarioetatik hasita luxuzko berlina handietaraino, baita konpaktuak eta gero eta hedatuago dauden SUV ibilgailuak ere. Segmentu, sorta eta mota guztietako ibilgailuak : erdiberriak, gerentziakoak, Km 0, flota eta renting-etik datozenak urteko preziorik onenetan.

Gipuzkoako kontzesionario eta lurraldeko salerosle nagusienez aparte, Ficoauto azokaren bosgarren edizioan bisitariak informazioa jaso dezake automobilarekin lotutako zerbitzuen gainean; esaterako, automobil bat PGLrako (Petrolio-gas likidotua) bihurtu izana, automobilaren salmentarako tasazioa eta kudeaketa eta autoeskolako ikastaroen kontratazioa.

 

Beste pizgarrietako bat da lekuan bertan probatu ahal izango direla Ficobara iritsiko diren auto hibridoak, Toyota marka estatuan zehar gauzatzen ari den roadshow-aren barruan.

 

Ficobak eta Diario Vascok antolatutako Ficoauto ekitaldiaren V. edizioan bisitariak 10.000m2-ko erakusketa-eremua edukiko du eskura.

 

Kontzesionarioetan bezala

Autoa erosteko interesa dutenek barruti berean merkatuko marka-aukerarik zabalena ikusteko aukera daukate. Eremu bakarrean erakusgai dauden modeloen artean bilatu, eta alderatu ahal izango dituzte, autorik egokiena aukeratzeko, kontzesionarioen eta salerosleen berme guztiekin. Gainera, stand gehienetan ibilgailuaren finantzaketa kudea daiteke, eta, kasu batzuetan, baita seguruaren kontratazioa ere. Halaber, erabaki ezinean dabiltzanek azokan erakusgai daudenak proba ditzakete. Aukera ezin hobea da zalantzak argitzeko eta ibilgailu zehatz bat aukeratzeko.

 

Azokarako sarrera doakoa da, eta Ficobako aparkalekua ere bai. Horrez gain, bisitariak Topoan joan daitezke azokara; gero, modelo zehatz bat aukeratu, eta etxerako buelta auto horrekin egin.

 

Hona hemen erakusketaren ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Ordutegia jarraitua izango da, etenik gabe.

 

Informazio gehiago

Marcos Muñoz

Emaila: mmunoz@cmgipuzkoa.com

Telefonoak: 943 410 709 - 639 111 971

www.ficoauto.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu