|
Azaroko hiru egun horietan, handmade unibertsoko azken joerak eta berritasunak ikusi, bizi, usaindu, ukitu eta sentitzeko gune bihurtuko da Ficoba.Nazioko eta nazioarteko erreferentziazko sortzaileak eta oso askotariko erakusketariak etorriko dira Irunera. Tailerrak, masterclass-ak, hitzaldiak, azokak, erakustaldiak, familia osoarentzako lan eta jarduera eremuak antolatuko dira.
Erakusketa gunea
Harri-orri-ar hiru gai-eremutan antolatzen da, eta 30 erakusketari inguru izango dira bertan.Harria Unibertsoan, etxearen dekorazioarekin, birziklapenarekin, hiri-baratzeekin, lorezaintzarekin, tresnekin, olioekin, xaboiekin eta abarrekin zerikusia duten dendak aurkituko ditugu.Brikolaje eta dekorazioko azken berritasunak ezagutzeko gunea.
Papera Unibertsoa, berriz, koadernaketa, papergintza, scrap-a eta decoupage-a zaletasun duten guztiengan pentsatuta diseinatu da.Gune honetan, tintekin, liburugintzarekin, paperarekin, zigiluekin eta washitape-ekin zerikusia duten dendek ere erakutsiko dituzten bereak.
Haria nahiago dutenentzat, Guraizeak Unibertsoan, eskura izango dituzte oihal-, artile-, botoi-, hari-, parchwork-, amigurumi-, kakorratz-, patroi-, ebaketa-dendak…
Tailerrak eta masterclasak
Denda-guneaz gainera, Harri-orri-ar ekitaldirako, tailer-gune bat ere prestatu da, azokako gune sortzaileena bihurtuko dena.Gune ezin hobea, sortzeko, irakasteko eta ikasteko.
Asteburu osoan, 36 tailerere egingo dira, gai askotakoak, bai haurrentzat bai helduentzat, eta guztiak kontsultatu daitezke Harri-orri-ar webean,(www.harri-orri-ar.com), eta bertan, izena emateko moduari eta tarifei buruzko datuak aurkituko dituzte interesa dutenek.
Etxeko txikienek material berrerabilgarriarekin txorientzako etxetxoak egiten ikasi ahal izango dute, izozki-makilatxoak aprobetxatzen markoak egiteko, eta abar.Haurrentzako tailer guztiak dohainikdira.
Helduentzako tailer-proposamena oso zabala da; ia handmade unibertso osorako daude aukerak:brodatu, kakorratz-laneko mitoiak, bainu-toallak, nezeser kutunak, feltrozko koadernoa, esku-poltsak, merienda-poltsak, Foam pasta malguzko agenda modelatua, Foami pasta malgudun iratxo eta landare haragijaleak, Eguberrietako aingerua, larruzko eta kortxozko poltsak, amantala, paseatzeko bizkar-zorroa. Eta teknika eta akabera apaingarriak ere bai, hala nola, krakeladurak, testurak eta patinak argizari erara altzariak eta tokiak birdekoratzeko, arropa-patroiak, Eguberrietako arbola espress-a eta abar luze bat.
Masterclaseko 12 proposamenak ere begiratu daitezke webean, proposamen askotarikoak eta iradokitzaileak adierazten dituzte eta, hala nola, oroigarriak zaintzeko artea, autismoa eta sormena, jai baterako baino gehiagorako apain-mahaiak, mixed mediako hastapena…
Erakusketa eta tailer eta masterclas guneek emango diote itxura jaialdi paregabea eta % 100 handmade izan nahi duen ekitaldiari.
Antolatzaileak
Evident Events-en laguntza izan du Ficobak Harri-orri-ar antolatzeko. Enpresa horrek 10 urtetik gora daramatza ekitaldi eta azoka munduan.Besteak beste, eskulanen erreferentziazko jaialdia den Bartzelonako Handmade Festival jaialdiaren sortzailea da Evident Events. Gainera, Evident Events enpresak azoka-ibilbide luzea du, eta urrezko saria ere eskuratu zuen 2016ko Eventoplus edizioan, azokako presentzia onenaren kategorian.
Datu praktikoak:
Azaroak 3-4-5. Ordutegia: 11:00 – 20:00
Sarreraren prezioa: 3€. Sarrera dohainik, 8 urtetik beherako umeentzat.
Aparkalekua dohainik
http://www.harri-orri-ar.com
|