Eriz magoak euskarazko ikuskizun bat aurkeztuko du. Umorea nagusi izango da eta publikoaren partaidetza bultzatuko du. Madrildik dator Antonio Andévalo magoa, familiako kide guztiei zuzendutako ikuskizunarekin, umore zuria umeentzat egokia izango da eta adin gehiagoko ikusleentzat erakargarria izango da.
Aurtengo kartela, Ficobako publikoarentzat ezaguna den Ibon Magoak osatuko du; berak aurkeztuko du ikuskizuna, eta, euskaraz, jendeak primeran pasako du magia partizipatiboarekin.
Magiarekiko hitzordua datorren 21ean izango da (larunbata) Ficoban. Saio bikoitza izango da 16:00etan eta 18:00etan. Sarrerak Ficobako leihatilan eskuratu ahal izango dira urriaren 21eko 15:15etatik, sei euroan.
|