FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ‘LOS MUÑECOS DE LA TARTA” EZKONTZA AZOKA BERRIZ DATOR FICOBARA ESKAINTZA BERRITU ETA ZABALDU BATEKIN
 
06/10/2017 • 22 erakusketarik beren proposamenak erakutsiko dituzte urriaren 14 eta 15ean
 
   
handitu

Bigarren urtez jarraian, Los muñecos de la tarta Ezkontza Azoka egingo da Ficoban.Ekitaldi horrek iaz hasi zuen ibilbidea, sektorean espezializatuta dagoen Irungo enpresa-talde batek bultzatuta.Lehenengo edizioan, proposatu zituen helburuak lortu zituen azokak, eta Gipuzkoa osoko berrehun bikote baino gehiago bildu zituen bi egunetan.

 

Harrera on horren ondoren, berriz dator Ficobara Los muñecos de la tarta, eta eskaintza berrituta eta zabalduta dator.22 erakusketarien standetan, haietatik 16 Bidasoko eskualdekoak dira, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezagutu ahal izango dute zer azken joera dauden andregai-jantzitan, senargai-jantzitan, argazkitan, loretan, bitxigintzan, osagarritan, jatetxetan, autokarretan, DJtan,...Aurten, bidaia-agentziak ere sartu dira azokaren eskaintzan, eta, halaber, gero eta gehiago eskatzen dira food truck direlakoak eta izozki-orgatxoak ere.

 

Gainera, hainbat modelo ibiliko dira azoka-gunean paseatzen, Ficobako hall gunean eta lehenengo solairuan, goizeko eta arratsaldeko ordutegian eta bi egunetan, bisitariek amaituta ikusi ditzaten andregai-jantziak, senargai-jantziak eta osagarriak.Eta azoka lasaitasunez bisitatzeko pentsatuta dagoenez gero –erakusketarien eskaintza xehetasunez ezagutzeko– Oscar Portugues gitarrista flamenkoaren eta Miranda Sax saxofonistaren emanaldiak programatu dira.

 

Los muñecos de la tarta Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios enpresek antolatzen dute. Guztiak dira Irungoak, eta, gainera, azoka sustatzeaz gainera, erakusketari gisa ere parte hartzen dute.

 

Datu praktikoak

Los muñecos de la tarta azokak urriaren 14an, larunbatarekin, irekiko ditu ateak etenik gabe, 11:00etatik 21:00etara, eta igandean, urriaren 15ean, 11:00etatik 20:00etara.Sarrera eta aparkalekua dohainik izango dira.

 

Informazio gehiago:

Fernando Vergara 943 840 113 / 647 930 484

losmunecosdelatartairun@gmail.com

www.losmunecosdelatarta.com

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu