FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BISITARI ERREKORRA HAUTSI DU FICOBAK LEHENENGO SEIHILEKOAN, ETA SALMENTAK % 19 IGO DIRA
 
02/08/2017 • Bisitari-kopurua 76.000raino igo da. Ekainaren 30eko datuek beste ekitaldi on bat iragartzen diote Ficobari.
 

Urteko lehenengo sei hilabeteetan, % 8,3 gehitu da bisitari-kopurua, 2016arekiko, eta 76.000raino iritsi da; lehenengo seihilekoan erregistratu den kopuru handiena, Ficoba inauguratu zenetik. Fakturazioak ere gorantz jarraitu du, eta % 19 hazi da.

 

Jarduera-datuei dagokienez, 142 ekitaldi egin dira.Azokei dagokienez ere, dezente gehitu dira; esaterako, iazko aldi berean 7 egin ziren, eta aurten, berriz, 10 egin dira. Hazkuntza horrek bisitari-kopurua, eta baita fakturazioa ere, hazi dadin eragin du.

 

Ficobako egutegira gehitu diren azoka berrien artean daude Txingudi Beer Week garagardo artisauen azoka, 3.500 bisitari erakarri zituena; Turislan Turismo Enpleguaren I. Azoka (martxoak 27-28), 2.000 bisitaritik gora izan zituena; eta I. Karabana eta Outdoor Azoka, 9.300 bisitari izan zituena eta 2 milioi euroko negozio-zifra bi egunetan bakarrik.

 

Gainerakoan, beste jarduera batzuk ere izan dira, hala nola, 89 bilera eta 43 ekitaldi; horien artean, nabarmentzekoa da Medikuntza Orokorreko eta Famili Medikuntzako Kongresu Nazionalaren amaierako afaria, 1.500 afaltiar baino gehiago bildu zituena Ficoban.

 

Ekitaldi berriak

Eskulanak, klasikoa baita erakustazoka guztietan, Ficobako egutegian ere sartu da, Harri, Orri, Ar erakusketarekin; irailaren 29tik urriaren 1era arte egingo da. Gero eta jende gehiagorengana zuzentzen da ekitaldia; eskulanak egitea gustatu eta gehiago jakin eta esperientzia paregabea bizi eta partekatu nahi duenarentzat bideratuta dago. www.harri-orri-ar.com

 

Ficobako egutegira sartzen den beste ekitaldietako bat Basquisite Azoka da, eta urriaren 23 eta 24an egingo da.Euskadiko elikadura-sektoreko enpresei bideratutako azoka profesional honen asmoa da 10 herrialdetako erosleak erakartzea; batez ere, saltoki handietarako; supermerkatuetarako; hotel, jatetxe eta kafetegietarako, eta txikizkako merkataritzarako erosketak erabakitzen dituztenak.www.basquisite.com

 

Jarduera nagusien egutegia

 

  • VI. Expogrow azoka.Irailak 15-17
  • XX Assises des Petites Villes de France.Irailak 21-22
  • Eskulanen Harri, Orri, ar Azoka.Irailak 29 - Urriak 1
  • II Salón Sin Barreras-Oztoporik Gabe.Urriak 6-8
  • Hiri Sortzaileen kongresua.Urriak 19
  •  Ezkon Tartako Panpinen II. Erakusketa  Urriak 14-15
  • Ficobako III. Magia Jaialdia.Urriak 21
  • Basquisite Azoka.Urriak 23-24
  • Energia pobreziari buruzko jardunaldia.Urriak 26
  • Hirien Kongresua.Urriak 27
  • Izuaren pasabidea.Azaroak 4
  • I. Ficure Segurtasun Azoka.
  • Ficoauto Azoka.Azaroak 17-19
  • XII. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka.Abenduak 8-10
  • Irungo VI. Artisautza Azoka.Abenduak 8-10
  • EHP.abenduak 18-urtarrilak 4

 

Erakustazokako pabiloietan antolatzen diren ekitaldiak bakarrik biltzen ditu egutegiak; nagusiki, neurriz handienak direnak.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu