FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKADIK NAZIOARTEKO ELIKAGAI ARETOA EDUKIKO DU
 
05/04/2017 • 2017an, nekazaritzako elikagaien industriako euskal enpresentzat erreferentziazko areto profesionala bihurtzea xede duen ekitaldi profesional berria egingo da. Ekitaldi hori elkano group enpresak antolatuko du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
 

Azoka negozioa sortzera bideratuta dago erabat, eta, hala, enpresa erakusleak komertzialki hedatzeko tresna bat da. Izan ere, hedapen komertziala industria honen helburu garrantzitsu bat da.

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du ekonomian, eta espero dugu joera hori mantentzea. Joera hori egonkortu egin behar da, eta, horretarako, tresna ezberdinak erabili behar dira; areto honek, esaterako, sektoreko bi erronka handi lortzen lagun dezake: enpresen batez besteko tamaina handitzea eta haien nazioartekotzea eta merkatu-dibertsifikazioa areagotzea. BPGren %6,5eko ekarpena eta 3.500 milioi eurotik gorako fakturazioa ditu, baina ia salmenten %40a EAEn egiten da; enpresek %12 bakarrik saltzen dute atzerriko merkatuetara, eta hori guztizko esportazioen %3a besterik ez da.

Hain zuzen, merkatu berriak irekitzeko ikuspegiarekin Aretoak estrategia hirukoitza dauka:

Batetik, programa indartsu bat du gonbidatutako erosle nazionalekin (Horeca, txikizkako salmenta espezializatua eta saltoki handiak), zein internazionalekin (Alemania, Frantzia, Polonia, Holanda, Txekiar Errepublika edo Estatu Batuak). Bestetik, ekitaldiaren antolatzaileak, elkano group enpresak, lankidetzarako hitzarmena sinatu du Europako nekazaritzako elikagaien sektorean antolatzaile garrantzitsuenetako batekin, Fresh Montgomery konpainiarekin, eta, horren bidez, Erresuma Batuko erosle ugari bertaratuko dira azokara.

Eta, hirugarrenik, Azoka Ficoba erakustazokan ere egongo da, eta horrek Frantziako erakusketari eta bisitari profesionalak erakarriko ditu.

 

www.basquisite.com

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu