FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBARA ITZULIKO DA GIPUZKOAKO TXIKIEN AZOKA
 
29/03/2017 • 30 erakusketari inguruk eskaintza zabala aurkeztuko dute. Erakusketa jarduera paraleloen proposamen interesgarri batekin osatzen da. Bisitariek aukera izango dute hainbat zozketatan parte hartzeko. Martxoaren 31tik apirilaren 2ra izango da azoka.
 
   
handitu

Ume txikiak dituzten familiek edo guraso izatear daudenek hitzordua dute datorren asteburuan Ficoban, Gipuzkoako Txikien Azokaren bigarren edizioa egingo baita.

Ficobak eta Sofeven enpresak elkarrekin antolatuta, martxoaren 31tik apirilaren 2ra izango da azoka. Nafarroako enpresa bat da Sofeven, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago.

Oraingoan, 30 erakusketari inguruk eskaintza zabala aurkeztuko die bisitariei, 0 urtetik 12ra bitarteko umeei zuzendutako proposamenak eginez. Esaterako, hazkuntza naturaleko artikuluak egongo dira, argazkigintzakoak, oftalmologiakoak, adur-zapia eta haur eta haurdunentzako osagarri naturalak, familia-aseguruak, altzariak, arropa, kotxetxoak, familiei informazioa eta laguntza emateko proposamenak, eskola-jazarpenaren aurkako borroka, eskola-proposamenak, ingeles eta matematika eskola,  medikuntza, zaintza kiropraktikoak, aldizkariak…

Tailerrak, hitzaldiak eta konferentziak

Txikien Azokako erakusketa-eskaintza jarduera paraleloen proposamen interesgarri batekin osatzen da.

Txikiek eta beren familiek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute; adibidez, musikarako hastapena eta kanten, instrumentuen eta jokoen bidezko estimulazio goiztiarra garatzea, bai ingelesez bai gaztelaniaz. Instrumentu bat eraiki ahal izango dute; abakoarekin lehenengo kontaktua izan, ingelesez, eta nork berea egin; burmuinaren garapen psikomotorra sustatu, marrazkiaren bidez; umeei eta bularreko haurrei bihotz-birikak bizkortzen ikasteko tailer batean parte hartu; edo antzerki-ikuskizun bat gozatu, umeei higienerako ohitura onak transmititzeko.

Hitzaldiak eta konferentziak dira beste erakargarrietako batzuk.Arlo horretan, hainbat gai landuko dira; hala nola, lanera itzultzean esnea ematea, ama-esnea ateratzea, ama-esnearen mitoak eta errealitateak, haurdunaldiko prebentzio-zaintzak, erditzea eta erditu ondorengoa, bullyinga eta haren ondorioak, zergatik estimulazio goiztiarra edo kiropraktikarekin osasuna hobetzea.

Haur-arropen desfile bat, ludoteka bat, puzgarriak, taberna-kafetegia eta foodtruck bat maskotarekin; horiek osatzen dute Txikien Azokaren bigarren edizio honetako programa.Era berean, gune bereziki egokituak gaituko dira, gurasoek eta umeek azoka erosotasunez bisitatu dezaten. Esaterako, esnea emateko areto bat gaituko da, eta bertan, sofak, haur-aulkiak, biberoiak berotzekoak, aldatzekoak eta haur-higieneko artikuluak egongo dira.

Zozketak eta opariak

Txikien II. Azoka honetara etortzen direnek aukera izango dute hainbat zozketatan parte hartzeko edo opariak zuzenean lortzeko. Horrela, ateak irekitzen diren bakoitzean sarrerak erosten dituzten lehenengo ehun bisitariei Nafarroako Lacturale markako litro bat esne oparituko zaie, guztira 500 litro banatu arte. Era berean, azokaren hiru egunetan, Nafarroako Lacturale granjarako bisitaldiak zozkatuko dira, eta baita haurrentzako shantala masajea ere, eta zamukarako diseinuzko poltsa/bandolera, haurrak eramateko uretarakoa, familia-argazkia, ingeles-eskolak, arnas-fisioterapiako saioa, zamukarako zaku+eskularru sorta, etab.

Sofeven

Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.

 

Ordutegia eta sarrera

 

Ostiralean, 16:30etik   20:30era.

Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.

Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.

PARKINGA DOHAINIK

http://txiki.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu