FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ASTEBURU HONETAN, ZAHARKIN AZOKA ETA ROBOTIKAREN LIGA FICOBAN
 
15/03/2017 • Zaharkinen Azokak zazpigarren edizioa izango du, eta 30 antikuario eta enkantegilek parte hartuko dute, 30.000 objektu salgai jarrita. Euskobot-ek bigarren edizioa du, profesionalentzako eta gazte amateurrentzako hitzordu bikoitzarekin.
 

Zazpigarren urtez jarraian, antikuario eta enkantegileak, Estatu osotik eta Frantzia  eta Ingalaterratik etorrita, berriz datoz Ficobara Irun Hiria Zaharkin Azokan parte hartzera. 17ko ostiraletik 19ko igandera arte, 30.000 objektu baino gehiago jarriko dituzten zaleen eskura, besteak beste, nabarmentzekoak: bitxi isabeldarrak, ekialdeko artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak, panpinak, zetazko xalak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta bilduma-objektuak…”Retro” eta “Vintage” ahaztu gabe.

 

Azoka are interesgarriagoa egiteko, larunbatean, barruti berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY ANTIC enkante handia” egingo da; bertan, enkantean jarriko dira 40 – 50 objektu euro bateko preziotik abiatuta.

 

Igandean 200 euro zozketatuko dirabertaratutako jendearen artean, erakusketa osatzen duten standetako edozeinetan erosi ahal izateko.

 

Datu praktikoak

Ordutegia:ostiralean: 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean eta igandean: 11:00etatik 21:00etara, eguerdian itxi gabe.

Prezioa:3€.12 urtetik beherakoek dohainik, norbaitekin joanda.

 

Informazio gehiago:

Curiosity Antic:Joaquín Muniagorria.696 364 704

 

 

Ficoban lehiatuko dira robotak

Lehenengo edizioan jende aldetik harrera ona izan zuenez gero, berriz dator Ficobara Euskobot.Hitzordua 18ko larunbatean da entzunaretoan, eta Lehiaketako Robotikako Liga Nazionaleko denboraldiko bederatzigarren jardunaldietako bat egingo da.Eszenatokian, robot onenak lehiatuko dira hainbat kategoriatan.

 

Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, “ligak hobetu egin du iaz estreinatu ziren hiru kategorietako bitan.Lasterketen kategorian, 4 lehiakide profesionaletatik 3k turbinak sartu dituzte beren robotetan, Pumatrón robota podiumeko tronutik botatzen saiatzeko.Lasterketetako auto autonomoei turbinak sartuta, askoz ere abiadura handiagoak lortzen dira, aurreko edizioetan lortzen zenarekin alderatuta.Humanoideetan, lanean hilabeteak eman ondoren, talde bakoitza bere borroka-ohiturak hobetuz joan da, eta Ficoban azkarragoa eta arinagoa izango da”.

 

Ligak bederatzigarren denboraldia 2016ko irailetik 2017ko ekainera egingo du, eta dagoeneko pasa da Madriletik, A Coruñatik eta Badajozetik.Irunen ondoren, Malagan, Gironan jarraitu eta Madrilen bukatuko du ekainaren erdi aldera.

 

Kategoria profesionalez gainera, Ficoban, 14 urtetik aurrerako ikasleentzako lehiaketak egingo dira; horiek izango dira etorkizunean talde profesionalak osatuko dituztenak.Gazte horiek lehen eskutik egiaztatu ahal izango dute nola robotikako lehiaketek hainbat diziplina sartzen dituztela, hala nola, modelatua eta 3D inprimaketa, funtzionamendu autonomoa eta goi-errendimenduko proiektuak garatzeko robotika bera.

 

Euskoboten programa:

11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak

12:00etan: Ikasleen Liga minisumon eta abiadura-lasterkaritan

13:00etan: Profesionalen Liga

14:00etan: Ekitaldiaren amaiera

 

Datu praktikoak:

Sarrera doan izango da, tokia bete arte.

 

Informazio gehiago:

 

Raúl Lapeira.Lehiaketako Robotikako Liga Nazionala.650 431 920

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu