|
Azoka lan bila dabiltzan pertsonen eta sektore turistikoko enpresen arteko elkargune izatea nahiko genuke. Azoka batik bat lan bila dabiltzan pertsonei zuzentzen bazaie ere, plataforma izan nahi du, halaber, sektore turistikoan profesionalki garatzeko duten gaitasuna ezagutarazi nahi duten horientzat edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Horrekin batera, enplegu azoka sektore turistikoaren intereseko diren gai nagusien inguruko eztabaida pizteko eta ezagutza partekatzeko gune ere izango da.
|