FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRAK ETAPA BERRI BATI EKIN DIO AZOKAREN OSAGARRI DIREN EKITALDIAK SUSTATUTA
 
16/01/2017 • Otsailaren 4an, kosmetiko ekonaturalak egiteko ikastaro bat egingo da. Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak hamahiru edizio egin ditu dagoeneko, eta orain, beste urrats bat egitea erabaki du ekologiaren eta jasangarritasunaren kultura zabaltzeko eskaintza aberaste aldera hartua duen konpromisoan.
 
   
handitu

Lehen aldiz, Bioterrak azokaren beraren osagarri diren jarduerak bultzatuko ditu, horrela urte osoan jarraitutasuna emanez bere prestakuntza- eta dibulgazio-bokazioari.

 

Proposamen horietako lehenengoa “Akabera profesionaleko kosmetiko ekonaturalak egiteko oinarrizko printzipio eta trebetasunak” ikastaroa izango da. Otsailaren 4an egingo da Ficoban, Nuria Gavaldá adituaren eskutik.Proposamen hori Bioterraren azkeneko edizioan (2016ko ekainak 3-5) Biobeauty Guneak izan zuen arrakastaren ondorio zuzena da. Izan ere, gune horretan, kosmetikaren kontsumo jasangarriari buruzko informazioa eta dibulgazioa eskaini zen.Berritasun horrek agerian utzi zuen bisitariek zein profesionalek gehiago jakin nahi zutela ekonatural jatorriko produktu kosmetikoek sortzen dituzten onuren gainean; eta orain, Bioterrak, horren jakitun, ikastaro hori antolatu du kosmetiko ekonaturalen inguruan.

 

Gehiago jakin nahi duten sektoreko profesionalei nahiz autodidaktei zuzenduta dago ikastaroa, eta teorikoa eta praktikoa izango da.

 

Informazio gehiago eta izen ematea: http://bioterra.ficoba.org

 

 

ATAL TEORIKOA

 

I. KOSMETIKA EKONATURALARI BURUZKO GAI OROKORRAK

1. Zer dira kosmetikoak?

1.1. Zer dio legediak?

1.2. Gara al daiteke definizioa?

1.3. Zer hartuko dugu guk kosmetikotzat?

2. Zer dira kosmetiko ekonaturalak?

2.1. Kosmetika ekonaturalaren eta kosmetika arruntaren arteko aldeak

2.2. Kosmetika ekonatural ziurtatua

 

II.KOSMETIKO EKONATURALEN OINARRIZKO OSAGAIAK

1. Ura eta hidrolatoak

2. Landare-olioak

3. Oleatoak

4. Esentzia-olioak

 

III.BESTE OSAGAI BATZUK

1. Kontserbagarriak

2. Antioxidatzaileak

 

IV.FORMA KOSMETOLOGIKOEI BURUZKO HASTAPENAK

1. Zer dira forma kosmetologikoak?

2. Emultsioak

3. Gelak

 

ATAL PRAKTIKOA

 

a) OLIO KOSMETIKOAK

1. saio praktikoa: AURPEGIRAKO SERUM BAT FORMULATZEA

 

b) GEL KOSMETIKOAK

2. saio praktikoa: AURPEGIRAKO GEL BAT FORMULATZEA

 

c) KREMA KOSMETIKOAK

3. saio praktikoa: AURPEGIRAKO KREMA BAT FORMULATZEA

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu